28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Trenean sartu giñan eta gabean berriz

ere etorri giñan. Ortxe, Landesetan,

onuntz gentozela, eguna zabaldu zigun,

eta zerbait ikusten asi giñan. Bitartean

lo egin genduan; eta, bein Landesetara

ezkero, berealaxe iritxi giñan Endaiara.

Gero Iruna etorri nintzan; an gosaldu

eta etxera etorri giñan.

Nik, Parisen baño, naiago det Oiartzunen

bizi. An sortuak bagiña ere, beste

gauza bat izango litzake; baña gu

emen sortuak izan.

Geroztik ere izan det nik Parisa joateko

aukera, baña ez nintzan joan. Xalbador,

Mattin, Enbeita ta ni giñan joatekoak,

eta nik ezezkoa eman nioten

bereala. Gero Mitxelena joan zan nere tokian.

Ni ere, lenbiziko aldia izan balitz,

joan egingo nintzan; baña lenago izanda

nengoan da berriz joateko gogorik ez.

Nik ez det esaten Paris au baño leku

txarragoa izango danik; baña orain guretzat

egiten dan tokia ez dala ura, eta

besterik ezer ere ez.

Mugaz aruntz asko joaten giñanik

ezin esango degu bertsotara. Erri batzuetara

bai, joaten giñan.

Ni zenbat tokitara joan nintzan esango

dizutet, gogoan ditutenak beintzat:

Behobia, Biriatu, Urruña, Sara, Makaia,

Luhoso, Hazparren, Donibane-Garazi,

Azkain, Baigorri, Aldude eta Paris. Auetxek

dira ni gogoratzen naizen erriak.

Erri batzuetan etzan animazio aundirik

iza ten; beste batzuetan jendea ederki

ere bai.

Urruñan beti egin oi dute urtero bertsolari-jai

bat, eta jendea ondo iza ten da

ano Antzokia edo teatroa ederki betea

ikusi izan degu; baita ateak zabalik utzi-

Manuel Olaizola "Uztapide"

305

tzen ere, kanpoan jende asko gelditu sartu

ezinda ta aiek entzun zezaten.

Alduden ere jende asko izaten zan.

An usotarako sareak daude, eme n Etxalarren

bezela; eta an, uso-denbora bukatzen

danean, egiten zuten bertsolari-eguna.

Jende asko izaten zan an ere. Ara

pozik joaten nintzan.

Urte batean Xalbadorren etxera joan

nintzan lo egitera. Aren etxean apaldu

ta lo egin; eta biaramonean etorri nintzan

etxera. Itzainak ekarri ninduan mugaraño.

Beste egun asko oso tristeak izaten ziran

an: jende gutxi eta ezeren pozik ez.

Batean gogoratzen naiz, erri batera

joan da oso jende gutxi zan-da entzuten.

Xalbadorrek esan zuan orduan, zazpi

bertsolari-edo bagiñan, ba, eta:

-Mutillak, emendik bera jetxi bearko

diagu batzuek, entzulerik etziok eta!

Oso egun tristea egokitu zan. Orrelaxe,

danetarako egunak egokitzen ziran

an ere. Baña, batanez beste, ez dauka an

bertsoak emen ainbesteko indarrik. Gu

beti pozik jo aten giñan aruntz, gure lagunak

ere an genduzkan eta.

Mattiñen etxera ere joan nintzan bi

aldiz edo zerbait ere, eta orrelaxe. Errexill

zanaren etxera ere bai. Danak lagunak

giñuzen aiek, eta orrela errez joaten

da. Konfiantza osoan joaten giñan gu

aruntza.

Orain ez gera geiago bertsotara beintzat

joango; baña bestela baliteke oraindik

ere bueltaren bat ematea, eta berriz

joan arte agurtzen ditut mugaz arunzko

anaiak.

(1) Eguna: 1958-V-18.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!