28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

dio Amezketako berrietan, Alegiko txistularien

aitamena egiten duanean.

Bertsolari ezagunak Euskalerri osoarekin

artuemanetan bizi bearra daukala-ta,

beste gauza eder bat arkitzen degu, bertsolaritzari

buruz, Manuelen idazlan ontan:

bertsozaleak osatzen duten familia.

Agian familia baiño zertxobait zabalagoko

taldea esan daiteke; bera bait degu bertsolariak

sortzen dituan mintegia, ezitzen dituan

eskola, indartzen dituan giro ona eta

laguntzen dakian lagunartea. Eta modu

ontan Uztapide, an eta emen, erritar bezela

gertatu oi da; eta zenbait bizitegietan,

etxeko bezela.

Iñor balego bertsozaleei buruz azterketa

bat egin nai duanik, amaika gauza jakingarri

arki ditzake liburu ontan. Alde

ontatik begiratuta, ez da beste liburu bat

izango entzuleen berri Uztapidek bezela

emango digunik. Bertsozaleak, taldean artuta,

zenbait tokitan amorratuak dira; beste

zenbaitetan aurrekoengandik ondo ikasiak.

Eta banaka artzen baditugu, berriz,

kanta saio auek gogozkoen artzen dituztenak

tokian tokiko bertsolari ezezagunak

berak dira, eta, oiekin batera, lekuan lekuan

indarrean datozten bertsolari gazteak.

Interesgarria gaurko bertsolari geienekin

lenengo aldiz Manuelek egiten duan

topadizua. Mundu gizakoi baten berri

ematen zaigu; bertsoen eguzki irripan, plazan

eta aretoan bezela, leku bild u eta une

gozoetan ere bai, batzar eta saio jatorrak

egiten dirala.

Argi nabari da Uztapidek bertsolaritzaren

alde egin duan lana eta, bid e bazter,

bere garaiko bertsolariak egin dutena. Erriz

erri asi aurretik, ikasten du sagardotegiko

giroa, eta Beterriko bertsolarien eskarmentua

eta oien manejuak. Eta gero bide

berriak zabaltzen ibillia degu, lendabizi

Zepairekin, ondoren Basarrirekin eta az-

Berriz plazara

28

ken aldian Manuel Lasarterekin. Ez da

txantxetakoa aza1tzen dan lana: batetik,

bertso oitura sartu galdurik zegoen errietan;

bestetik, oiturari etengabe eutsi urteen

buruan galdu ez zanetan. Itz batean,

agirian jarri bertsolaritza dala erri-gogoaren

agerpenik baliotsuenetako bato

Liburu onek, bestalde, asko lagunduko

du bertsolaritzari azken urte auetan geienbat

aurrera eragin dion alderdia obeto ezagutu

dezagun: txapelketen giroa. Txapelketak

jaialdia ekarri du; eta jaialdiak,

bertsoen egitura berria saioak egiteko eran.

Eta ez derizkiot Uztapideren meriturik

aundiena, -oso aundia bada ere-, txapelketa

guzietan eskuartu izanari, eta azkeneko

irutan txapeldun izanari; ez eta ere

jaialdietan zutabe sendoa izanari. Neretzat

arrigarriena da iñork gutxik bezela bereganatu

izana txapelketen eta jaialdien inguru

etorri diran joera berriak: mugaz

aruntzkoak ekarritakoak eta emengo gazteen

saiakerak ezarri dituzten joera berriak.

Uztapidek erriaren bizitza izan du bere

eskola eta bere liburua. Eta begi zorrotzez

ikusi eta arretaz entzun dituanak ondo aukeratu

ditu, gogoan artu eta arrigarriro erabilli

bertso saioetan. Ez da aaztu bear, azkeneko

urte auetan, gerra zibilla aurretiko

bertsolarietatik, bera bakarra izan dala aurrelari

ibilli dana zailtasun eta eskakizun

aundiko giro batean. Eta aitortu bearra

dago Manuel Uztapidek, talde eder baten

buru bezela, bertsogintzan egin duan aldaketa

eta aurrerapidea.

Ao-literatura maillako beste zenbait azterketa

interesgarri ere egin daiteke liburuaren

bigarren zati au oiñarri artuta. Ikerketa

polita egiteko gai derizkiot emen

Uztapidek agertzen digunari. Or daude

gure bertsolaritza baldintzatu duten lege

eta oiturak, batez ere azken aldi ontan; or

gure erri maillako olerkarien sikolojia; or

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!