28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Uztapide gogoan

Uztapideri

Donostiko Astoria Antzokian omenaldi eder bat eskeñi zitzaion Uztapideri

1972-ko iraillaren 24-an. Andik bi egunera bertso auek agertu nituan La Voz de España

egunkarian.

Ogeitaka urtez ibili gera

biok erririkan erriz,

orduko sasoi eta almenik

ezta etorriko berriz.

Beti apal da beti leialki,

jatortasun arrigarriz,

ura berdintzen gaiztoa baita

gizonez ta bertsolariz.

Egun goxoak, egun mikatzak,

danak alkarren segiran,

Uztapidentzat ere eziña

orra nola etorri dan.

Orain an dabil burumakurka

bere etxetxoaren jiran,

onelakotan ikusten degu

egizko lagun zein diran.

Orain bi milla urte zitzaigun

Salbatzaillea etorri,

gurutze baten inguru-sailla

utzirik odolez gorri.

Ark eman zuen agindu ura

bai dala gogoangarri:

lurreko urte bakar auetan

lagun deiogun alkarri.

366

1 Oiartzunen eta ni emen

alkarrekin ezin goza,

gure ondoan gertatu baintz

izango genian poza;

berriro entzun nai bagenikek

laister ire kantu-otsa,

itxaropenik ez galdu iñoiz,

Manuel, jaso biotza!

Lenago beian ez intzan baiña

jasoa izan aiz gora,

i goraltzeko ta txalotzeko

artu genikan denbora.

Bein sartu intzan, zorionean,

euskaldun biotz-ondora,

Euskalerria irekin zegok,

egon indeke gustora!

Iñaki Eizmendi, Basarri.

La Voz de España, 1972-IX-26.

Príncipe de Viana, 1972-X.

Sortu zaizkidanak, Auspoa 112, 1973.

Auspoaren Sail Nagusia, 1992.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!