28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

an sartzen danak, sagardotegian daudenak

danak konbidatu bear iza ten ditu.

Badira batzuek oso argiak: aurrena joan

sagardotegira, ta barrikaren urrean jarri; ta

an sartzen diran danenak edan eta ala ere

ez dira betetzen.

Sagardo on samarra egokitzen bazan,

laster enteratuko ziran urrutitxokoak ere.

An etorriko ziran urrengo egunean. Pare

bat milla litroko kupela izanagatik, laister

ustuko zan.

Sagardotegia gauza ederra zan; oitura

ederra. Ango bola-tokia ta ango tokako tokia!

Ango batak bestea gonbidatze ori ta

ango sanidadea!

Askotan txorkatilletarañoko putzua

eginda barrikaren aurrean. An sagardoa

saltzen zegoanak ere, oñetako onak ez bazituan,

ankak etzituan legorrak izango.

Boletan-da ederki entretenitzen ziranak

baziran. Tokan ere bai. Antiguako Xarpatarrak

eta Potxolo, Añorgako Alkain bat,

Anton Beltz eta oiek, ogia jaten baño naiago

iza ten zuten. Bolan da tokan egun guzia

pasatzeko kapaz ziran aiek.

Trabesak ere izaten ziran. Bolan ari baziran,

"Iruan par lau baietz!" batek esango

zuan; da besteak: "Ezetz! Badijoa!".

Igual duro bat jokatu. Orduan etziran duroak

orain bezin ugari iza ten.

Tokan baziran, berriz, sei fitxa iza ten

ziran da artan ere: "Seitatik bi baietz! lru

baietz", ta orrelaxe jokatuko zuten dirua.

Berak bolariak ez diranak ere, iza ten

dira jokatzen amorratuak. Beste bat bola

edo tokako fitxak tiratzen ari baldin bada,

arekin jokatuko du dirua: onenbeste baietz

edo onenbeste ezetz. Jokatzeko gogoa daukanak,

beti asmatuko du nola jokatu.

Antiguan zortzi sagardotegi ezagutu

giñuzen. Gu an lanean ibilli giñanean, baziran

zortzi sagardotegi. Gu jaian, beran-

Berriz plazara

146

du samar jaikitzen giñanean, etxean gosaldu

ta meza nagusira joango giñan. Eta

orduan ederki kontatzen ziran aiek; danetan

baso bana bada ere edan bear iza ten

genduan guk.

Orduan ainbeste sagardo eder ez da

geiago ikusiko. Sagarrak ere gutxitu dira,

ta bear baño lenago ari dira galtzen ere,

jendeak ez diote kaso aundirik ere egiten

da.

Ganadu-jatekoa ere terreno gutxian

asko nai iza ten da; eta, sagarra dan tokian,

berriz, ez da orrela izaten. Gutxi ta aula

izaten da sagar-arbolaren azpian.

Garai bateko gizonak bizi balira, negar

egingo luteke oraingo mundu oneri begiratuta.

Elkoorko Luis Aundia, Jose Urresti eta

Eperreneko Prantzisko, eun da ogei bat kiloko

gizonak, aiek jakiten zuten bazkari

ona nun zegoan Donostian. Aiek jai-eguardian

beti Donosti aldera joaten ziran, eta

illunabarrean atzera gora etorriko ziran.

Ortxe Ibaeta aldeko gizonak ziran aiek;

eta, ederki gobernatuta, umore ederrean

Konporta aldera bilduko ziran.

Batean, Ernanira joan omen ziran enbotellatzera,

eta bi ernanitar da Jose Urresti

eta Elkoorko Luis asi omen ziran enbotellatzen.

Edan egiten omen zuten da

gosaria ere ona omen zan, da bapo jarri

danak ere.

Baña ernanitar oiek erretira egin omen

zuten amaikak alde ortan-edo, ta beste bikotea

etorri omen zan; da segi igaratar edo

ibaetar oiek sagardoa enbotellatu ta sagardoa

edan.

Ari omen ziran gogor, da ernanitarrak

ere asi omen ziran, da bapo jardun omen

ziran puska batean. Bazkaria ere izango

zan an gure etxean ainbatekoa; ta arratsaldean,

bostak alde orretan, asi omen ziran

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!