28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zuten: batek bajua, Txankartak; eta Agustín

Usarruak, berriz, altua. Txondor kargatzen

asten giñanean, seguru disputa izaten

genduan.

Bajua kargatzen bagenduan, Agustiñek

esango zuan:

-Betegarria pranko bearko dik, zera,

Juan Kruz!

Juan Kruz Txankarta zan. Ta, altu samarra

kargatzen bagenduan, berriz, gure

Txankarta orrek:

-Zeñek tapa tu bear dik au? Aizea ateratzen

badu, a zer garrak, Agustin!

Beti olaxe jarduten zuten. Cu, berriz,

Jeronimo ta ni, ixilik egoten giñan, ikazkin

berriak baigiñan. Cuk, egurra arrimatu

txondor aldera, ta, zutik jarri eziñekorik

bazan, uraxe jasotzen lagundu, ta orrelakoxe

lanak.

Beti ondo konpondu oi giñan. Zerbait

alkarri esaten bagenion ere, urrengo, zelebrekeria

aterako zuan batenbatek. Txankarta

izaten zan geienetan. Disparateren

bat esango zuan, eta besteak parra egin da

bapo.

Iturria ere urruti iza ten zan. Izarraitzek

ur gutxi duo Cu batzuetan Esku-iturrira eta

bestean Santza-kortako iturrira joaten giñan.

Inazio Txikiak denbora piska bat bear

izaten zuan oietatik bueltan etortzerako.

Ezta arritzekoa ere, mutil gaztea, gizagajoa,

nekatua egon ere egiten zan da.

Batean, arkume aundi bat artuta etorri

zitzaigun, uretara joanda, Paaluz artzaiak

eman ziola tao Artzai ori Aiakoa izan bear

zuan, baña udaran or egoten zan.

Cuk, pentsatu zer poza artuko genduan.

Cure ango mantenua baba edo babarruna

iza ten zan, urdai-koskorren bat

sartuta. Eguardian da illunabarrean, ori.

Manuel Olaizola "Uztapide"

87

Ta goizean, zopa egin da urdaia prejitu;

aren koipea sartu zopari eta olioaren tokia

betetzen genduan. Cañerako jakia berarekin,

urdaiarekin, eta ola jaten genduan.

- Txankarta -esan nion nik piska bat

tentatzeagatik-, pare bat eguneko jakia badiagu

oraintxe orregatik!

Erantzun zidan:

-¡La ostra! Jaungoikoak jakingo dik ori

noiz illa dan, da nik ez diat jango!

-Nai ez badek, etzak jan! Ez dek sobratuko!

Cero jan zuan, bai, arek ere. Asteko, ardia

egiteko, buztana moztu ta odol-ustu

egin izan bear zitzaion. Dana dala, guk jan

genduan beintzat, bai, ta iñori etzigun kalterik

egin.

Ala, ari giñan txondor kargatzea aurreratzen.

Lenengo, ederrenak; eta gero

kaskarragoak ere egin-egiten dira. Txondor-plazak

ere, ederrenak lenengo asi giñan

tokian ziran, da gero egin-egin bear

iza ten ziran. Erdia bada ere lengo txondor­

-plaza zarra izan ezkero, gaitz erdi.

Iruria zegoan tokian poza k jarduten giñan.

Iruria aparte, bazter batean, utzi; ta

gero, txondorra tapatzerakoan, ura puntan

jarri; ta, txondorra egosterakoan, bustia

bada ere, ez da lokatzarik egingo aren

puntan.

Ankakin asko ibilli bear iza ten da txondorren

gañean. Betegarria dala-edo, mazo

aundiarekin ere jardun bear izaten zan bein

baño geiagotan, gerriak ederki okertuta.

Santza-korta partekoak kargatu giñuzen,

eta Trikuangoak gelditzen ziran.

Ala, gure Olano ori etorri zaigu, eta ikatzak

ezin zituala saldu ta utzi egin bearko

zirala egosi gabe, ta olako kontuak.

Eta guk, berriz, ego si egin bear giñuzela,

nai bazuan almazenean sartzeko. Dis-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!