28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

-Gasteizen teillak ainbeste tanto enbido

aundira!

Eta besteak:

- Bilbaon lepatxuri edo beste emakume

oiek ainbeste tanto txikira!

Jakiña, auek kontrarioak edukitzen baditu,

ordago bezela dira; eta, aurrenekora

bota ezkero, ustela bietakoren batek egin

duo Eta txikira ere, aundira bota ezean. Eta

txikira bota berdin da.

Baiña parre-algara ederrak sortu izan

dira emen askotan. Zortzi amarrekorekin

egiten da ustela edo tantoa, askotan beintzat;

eta zortzi amarreko egiteko berrogei

tanto egin bear dute; eta Bilbaoko emakumeengatik

batek esan lezake:

-Ni edo gu izan giñanean, ogei bakarrik

zeuden.

Eta ogei tanto eduki. Eta besteak, jo duanak,

baldin badauzka, laixter esango dio:

-Goizeko zortziretan izango ziñaten. Ni

joan naizenetan, berreun baiño gutxiago

ez ditut sekula ikusi, eta au ordago da.

Ala ari zirala, beiñere edo gutxitan bost

duro ere edukitzen etzituanak, ura ere an ari

baizan musean Uztapideren kontra, ala dio:

-Gure etxean milloiak aiña tanto enbido!

Uztapideri galdetzen dio lagunak:

-Zer egingo degu: bota edo utzi?

Eta Uztapidek:

-Nola bota edo utzi? Ori paso dek, moten!

Azkenean ikusiko diagu onenak zeiñek

dituan.

An egongo zan giroak geiago balio du

munduko karta danak baiño.

Paso, karta koxkor xamarrak diranean

esa ten da; edo maleziz, onarekin kontrarioak

jotzen badu, arrapatzeko. Olaxe da

musa. Aundi pasea eta txikikoa tanto bana

Berriz plazara

400

dira; baiña paretako eta jokuko pasea ez

da kontatzen.

Garai batean, bertsolariak etzuten, gaur

bezela, kotxez ibiltzeko aukerarik; eta erri

askotan, eguneko bertso-saioak bukatu eta

gauean ere bertan gelditzen ziran lotan.

Baiña leenagokoak esan zuana:

-Bakoitzak berak pentsatuko du pesta-

-egunetan 10 egin edo loarekin aaztu eta

gau guztian argi-argi egon edo ibili.

Ortan, Uztapide ere, beste asko geran moduan,

etzan amutsa. Eta makiña bat gau gure

errian bertso eta txiste, eta iñor ez triste.

Beti izaten zan bertsolari xelebreren bat

adarra pixka bat jotzeko modukoa, eta

oriek erriz erri ere dexente ibiltzen diranak

iza ten dira. Lotsatu ere asko ez; eta,

gaiñera, oso bearrekoak dira, nere ustez,

eta gaur gutxitxo ote dauden pentsatzen

nago.

Ain bertsolari aldrebesa iza tea eta berak

ona dala uste izatea, ez dira errezak izango

nunbait. Baiña emen ere bat bazan, eta

aren bertso aldrebesak naiko parre eragin

eta berari bertso-sail bat kantatzeko gaia

jartzen zuan.

Baiña ezbear txiki bat izan eta urte batean

etzan ageri iñun, eta Uztapidek galdetu

zuan bizi al zan edo nun zebillen; eta,

ezbearrarena entzutean, ala esan zuan:

-Laixter osatu dedilla. Uraxe da, ba, erri

ontako afiziorik aundiena duana bertsotarako,

eta aldi berean abildaderik gutxiena

duana ere bai; eta oriek biak izatea zailla

da. Edozeiñek ez ditu.

Uztapide, nunbait bertsotan izan da

illuntzean etxera zijoala kotxe batean, egarri

antxean, itxura danez, eta tabernara sar-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!