28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

SAN Pedrotik urrengo igandean

Arriarana joan izan giñan. Askotan

ez giñan joan, baña iru bat aldiz bai.

An ere ezagunak ditugu. Bertsozale

batzuk lau anaia baziran: Jose, Patxi,

Eduardo eta Julian. Oiek, lau anaia, beti

an izaten ziran, gu Goierrin bertsotan giñanean.

Ora in Eduardo illa da eta zeruan

gerta dedilla. Orain ere beste iru

anaiak an izango dira, bertsolariak diran

tokian. Anaia oiek ziralako joango

giñan gu, seguru, Arriarana.

Urte batean, bazkaltzera ere aien etxera

joan giñan. Antxe erriaren parean

goian dago etxe ori. Orain etzait gogoratzen

izenik, baña antxe bazkaldu genduan

lau bertsolarik: Lazkao-Txiki, Manuel

Lasarte, Zepai eta ni. Bazkaldu,

itxuran gañera; otelean bezela.

An bertsoak ere kantatu bear iza ten

ziran. Aien gustoa egingo bazan, derrior

bertso-saio bi edo iru egin bear; baña

gustora egin ere. Aiek estimatzen zituztela

bagenekigun, eta alako lekuan ez da

aspertzen.

Arreba bat ere bazuten, eta ama ere

emakume pizkorra zegoan artean.

Etxe artan martxa gogorra zegoan.

Larogei erralde inguruko txekorrak bazeuden

ikullu artan, eta gaur sosak ba-

Arriaran

213

lio ditu. Julian, anaia gazteena, da etxean

lanean jarduten dana. Besteak ere lagunduko

diote etxean diranean; baña

oiek, Jose ta Patxi ta oiek, basoan ibiltzen

dira.

Basoak ero si, bota ta moztu. Berak

dauzkate zerrak. Menditik kamionean

ekarri ta zerra-makinan pasa; eta tabloia

egin da tabloia saldu. Mendi aundiak

erositzen dituzte oiek.

Oiek kamioa etxera, gu an izan giñanean,

orduantxe ari ziran egiten. Oraindik

automobillean joan giñan kamioa

bukatu zan arte, eta an utzi genduan automobilla.

Bazkalduta etorri giñanean,

antxe zegoan guk len utzi genduan tokian,

eta atzera antxe sartuta etorri giñan

errira.

Aiek, etxera ka mio a egin baño len,

bazuten automobilla; bear ere bai, aiek

ibiltzen ziran bezela ibiltzeko. Josek manejatzen

zuan automobilla; ura zan txoperra.

Baña bertsotan Julian zan geiena.

Arek gogoan artzen zituan beti, bertso­

-saio bat guk egiten bagenduan, bi edo

iru bertso. Ondorenean kantatuko zituan.

Berak ere bertsoak kurioso kantatuko

zituan, orrek berak asmatutakoak

ere. Apizio gogorra zuan arek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!