28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

da bertsotarako gusto geiegirik izaten.

Jende nastua; kanpoko jendea geiago

bertakoa baño, eta ixiltasun geiegi ez da

izaten. Programa nola edo ala egin bear

izaten da, eta bertsolariak ere jarri egiten

dituzte; baña serbizio aundirik ez dute

egiten Eibarko plazan bertsolariak.

Bazkaltzeko denboran bai. Gure

maian bakarrik etziran izaten an bertsozaleak;

aldameneko maiak ere danak beteta

iza ten ziran, da danak bertsozaleak

izaten ziran, an egun artan ziranak.

Eta guk, ederki bazkaldu ta gero, an

izaten zan bezelako gizartearekin, nola

ez genduan, ba, egingo bertsotan? Antxe

artutzen genduan gozatu bat; emendik

araño joan ezkero, zerbait egin gabe ere

ez da iza ten gustorik.

Baña, goizeko pesta bukatu baño len,

bazkaldu ta danak egin ditugu.

Dantza-sariketa izaten da beti egun

orretan bertsolarien ondoren. Gu jo aten

asi giñan ezkero, ez dute faltatu dantzariak

Eibarko plazan. Gipuzkoan eta Bizkaian

diran onenak an iza ten dira egun

orretan. Premioak ere dezenteak izan oi

dira Eibarren, eta saiatuko dira ara joaten.

Urte-garai ortan erri askotan iza ten

dira pestak, eta arratsaldean beste lekuren

batera igual joango dira, baña angoa

eginda.

Lengo urte baten, Aragoi alde orretakoa-edo,

bikote bat atera ziran; senar­

-emazteak izan bear zuten, eta ementxen

ere badirala dantza librean ederrak, baña

badirala toki geiagotan ere dantzariak

aitortu bearra dago. Ni arrituta gelditu

nintzan, aiek dantzan ikusi nituanean.

Aien soñua markatzeko postura! Aiek

egin zuten bezela dantzan egingo dutenak,

emen ere ez dira dozenan amairu.

Ainbeste aldiz izan gera ta modu askotako

pestak ikusi ditugu.

Berriz plazara

200

Sokatira ere ikusi izan degu kale batekoak

beste kalekoen kontra. Luxia aizkolaria

ere antxe zan besteen tartean.

Arri-jasotzalleak ere bai, asko ikusi

ditugu. Bat, errikoa bertakoa: Justo Gallastegi

famatua, berrogei ta amar urtetik

gora ere, amairu arruako arri kubikoa

bizkarrean ibillitako gizona, berak altxatuta.

Ta ez baten bakarrik; askotan.

Gazteakin ere ikusi izan ditugu sariketak.

Agerre bigarrena ere egun orretantxe

ikusi genduan, lenbiziko, arri jasotzen,

eta lenbiziko premioa irabazi

zuan.

Mallabiko Txikia ere ikusita gaude,

ta or Bizkai alde orretakoak geiago ere

bai. Neri orain etzaizkit gogoratzen danen

izenak, baña Eibarren San Pedrotan

asko izan dira oietakoak.

Eta aizkoran ere bai. Eibarko Iskua

esa ten zaion ori ere ikusi izan degu esku

batekin bera baño gizon aundiagoen

kontra. Ala ere irabazi egin zuan.

Beste batean, lurrebaso ta Iskua, ta

bestea ez dakit zein izango zan irugarrena.

lru zirana bai, badakit. Polipaso

ez bazan ere irugarren ori ... lurrebasok

irabazi zuana bai, badakit.

Oiek danak San Pedro egunean Eibarren

ikusi ditugu, eta beste asko neri

akordatzen etzaizkidanak; burua piska

bat galdua ere badaukat lendik, eta barka

dezatela nik aitatu ez ditutenak.

Len esan dedan bezela, bazkalondoan

iza ten da an bertsotarako poz piska

bato Erriko autoridad ea ere an izaten da,

eta bein Basarrik eta biok kantatutako

bertsoak.

Basarrik:

Zu, Uztapide, jakiñik nago

nola ama dezun illa;

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!