28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ura baño gustoragoko nagusirik ez

duala beñere izan esa n oi duo Beti, basora

joaten zanean, zatokada bat ardo eramango

omen zuan baso-mutillentzat, eta egindako

lanarentzat beñere aitzakirik ez omen

zuan izaten arek. Cizon atsegiña zala makiña

bat aldiz aditu diot gure anaiari.

Atzenean bukatu omen zuten basoa, eta

neurtu egin bear egurrak; metro kubikoa

onenbesteko batean omen zuten tratua egiña,

eta zeñekin neurtuko ote zituan, ba,

Martiñ Mujika orrek. Eta berak neurtzeko,

nai baldin bazuan beintzat, esan omen zioten

mutillak; eta alaxe neurtu ere.

Baña kontzientzira lana egin omen

zuan arek. Zenbait gizonek, beretzat izan

edo beste batentzat izan, berdin egingo du

lana. Alakoak ez dira danak. Ura gizon serioa

zan.

Merienda ederra eman omen zioten

neurtu zituztenean, eta kontuak egin eta

pake ederrean etxera.

Nik gizon danak onak ditutela esan didate

lengo liburua ikusi dutenak; eta arrazoia

berealaxe emango dizut, irakurle, zergatik

dan ori. Ni bere bizitza esa ten asten

naizenean, gizon aukeratua da ura neretzako,

ta orregatik beartua nago ondo itzegitera.

Baña, ondo itzegiten badet ere, gauzak

diran bezela esatea gustatzen zait, eta

auek alaxen dira.

fulian Elorza ta Inazio Perez-Arregi jaunak

oso lagunak omen zituan. Oiek biak

lege-gizonak omen ziran.

Bein, Aizarnan, auzia omen zeukaten

baserritar batzuek Zestuako bañu-etxearekin,

da baserritar oiek Martiñ Estankori laguntza

eskatu omen zioten.

Ta zuzendua izango zan bere Donostiko

lege-gizon oietara, fulian Elorza ta Perez-Arregi

Donostikoak baitziran; ta aiek

lagundu ere bai, eta auzia irabazi beintzat.

Manuel Olaizola "Uztapide"

217

Zestuako bañu-etxeak galdua izan bear

zuan auzia.

Terreno batzuek zirala medio zuten

auzi ori, eta Aizarnako basarritarrak gelditu

ziran beren terreno oiekin, eta ala esan

omen zuan Zestuako bañu-etxeko jerenteak,

Don Pakok, Martiñengatik:

-j Ese casero ilustrado nos ha hundido!

Larogei ta amalau urte zituan Martiñek

il zanean, da andreak larogei ta amar. Biak

ere mundu-aldi ederra pasa zuten. Martiñ

1967-garren urtean il zan; da bere emaztea,

berriz, bi urte lenago.

Urrezko eztaiak, berriz, Loiolan egin zituzten,

Etxanizen jan-etxean, ta jende asko

izan zuten. Oso pozik gelditu ziran.

Cizon bat bazan Aizarnan, askotan aditu

izan niona:

-Martiñ Estanko Madrillko semea izan

balitz, gutxienez ministro egingo zan!

Pio Barojaren adiña berekoa zan; da,

Zestuan sendagille egon zanean, ezagunpide

aundia zuan Martiñek. Aizarnan iñor

beartzen bazan sendagillearengana, Martiñ

an joango zan bere billa. Orrelaxe konpontzen

ziran beti.

Cero, Pio Baroja idazle pamatua izan

zan. Zestuan urte bete bakarrik egin omen

zuan sendagille.

Martiñ, len esan degun bezela, apetito

aundikoa zan, da sendagilleak gutxi jan

bear zuala esanda zeukan. Baña etxean ostatua

zuten; eta igande-goizetan, beti, mezetara

joaterako gosari txiki bat, eta bes tea

ateratakoan, da gutxienez libra bat ogi jaten

omen zuan, da ezin egon jan gabe.

Batean, billoba txikia ta biak gelditu

omen ziran, besteak lanera joanda; eta, biak

sukaldean zeudela, ordurako ezindua izango

zan-da, sillatik altxa ta maiera abitu

omen zan. An, maiaren gañean, omen zeu-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!