28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Arrai ori barkoaren igesi nola joaten

dan, arpoia sartuko bazaio, barkoak ere

korritu egin bear izaten du; eta, arpoia sartzen

zaionean, soka bat era maten du arpoiak,

eta ari utzi egin bear izaten zaio,

soka luzea iza ten da-ta, barkoak daraman

abiada ura gelditu artean.

Barkoa gelditu zanean, ez dakit barkoa

bera atzeratu genduan edo sokatik tirata

arraia ekarri genduan. Jasotzen gaizki ibilli

giñala, bai, badakit. Barkoaren gañera

jasotzeko eldu egin bear zitzaion ario Gero

eun da larogei kilo pisatu zituan; alegia,

etzan ura kiloko amorraia.

Geren ori artu ta Getarira etorri giñan,

eta ederki merienda tu genduan. Alkarri

piska bat adarra jo genion, kantu-saio bat

ere egin genduan, eta etxera joan giñan.

Inazio gizarajoak etzuan suerte aundirik

eduki. Gaixotu zan, da ni aditzen nuan

beti ere gaixo zegoala, eta zerbait txarra

ote zuan ere bai.

Egun batean, Donostian, Fermín Calbetón

kalean andrea eta biok goazela, antxe

Bar Urola-n egon ura; ikusi egin giñuzen

pasatzen eta deitu egin zigun. Jiratu

nintzan eta gure Inazio bere alabarekin.

Ala, saludatu giñuzen, eta zer artuko genduan

da zerbeza piska bat edan bearko.

Atera zuan da ia zenbat balío zuan galdetu

nion an serbitzen zegoanari, eta Inaziok

esan zidan atzera:

-Ez, Manuel, ez! Nik pagatuko ditut

auek; eta, geiago bear badezu ere, edan!

Nik oraintxe sobrean ditut diruak! Amaika

bider bildurrak ibilli gera ez ote geran

osatuko, baña oraintxe danak sobratu!

Berak garbi-garbi esan zigun zer gaitz

zeukan. Ez dakit zer urte-garai zan, baña

piska bat luzatu zuala, bai. Artean ere

urrengo San Antonetan zegoan oso gaizki.

Ara bertsotara joan da abisua utzia zeukan

ura ikusi gabe ez etortzeko. Eguardi-

Berriz plazara

176

ko saioa egin Lasartek eta biok, eta Jose

Loidi bere kuñadua eta biok joan giñan bisitatzera.

Oso kastatua billatu nuan, eta andik

bi edo iru egunera il zan.

Arek etzuan, gu Getarira joaten giñanetik

etxera aldegin arte, gure ondotik aldegingo.

Alakoxe bertsozalea zan ura.

Atzeneko urtean ere, ni bisitarekin antxe

nengoala, Lasarteren bertsoak eta nereak

antxe eraman zizkan mutil gazte batek,

eguardian guk bota giñuzenak,

magnetofonean artuta. Eta utzitzeko an

esan zion, eta gero adituko zituala.

Onetan bukatzen da Inazio Sastreren

istoria, ta zeruan gerta dedilla.

Basarrirekin urte askotan joan nintzan

Getarira, eta utzi egin zion ark ere, denborarik

etzeukala tao Ni gero Lasarterekin

asi nintzan. Lasarterekin ere urte batzuek

egin ditut.

Arekin ere goizeko saioa eginda aiuntamentuko

balkoitik, gero bazkaltzeko zai

egoten ziran beti mariñelak. Eta bertso-saio

bat an ez bazan egiten, etzan Getarian pestik.

Bakoitzak amar bana bertso botata, orduantxe

jendea kontentu.

Arratsaldean plazara joatea aztutzen

bazitzaizun, Manuel Pierres aguazilla an

izango zan. Akorda-aziko zizun arek. Kiñu

txiki bat egitea naikoa izaten zan. Sillatik

jaiki ta berealaxe jarriko giñan plazara bidean.

Gizona serioa zan ura. Jenerala ejerzitoan

bezela zan ura. Etzioten ari parre asko

egingo mutil koskorrak. Serio dabillen gizonak

beti du errespetoa bere tokian. Ura

ala zan, berriz,

Elkanok munduari buelta eman ziola

lareun urte zirala edo orrelakoren bat zelebratu

bear zanean ere, arek egiten omen

zuan EIkanoren papela. Parre asko egin

gabe egingo zuan arek ori ere. Erropa za-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!