28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gusiak beste aieri laguntzen zien, ta ia, mutillak!

Bederatzi lagun da danak lanean. San

Juanetan ere eguna argitu-zai egoten giñan

zerra-tokian. "Etziok illuna etorririk!"

geure artean. Bota bat, jaso bestea, egun

guziko lana. Ura lan aspergarria! Ez dira

egunak motzak joaten.

Besteak baño gutxiago etzan ebaki nai

izaten. Illuntzean apuntatu egiten ziran

ebakitako trabesak. An besteak aña trabes

nai, ta egonda etzan izaten. Aspertu ta noiz

edo noiz egurra biltzen egun erdi bat tokatzen

bazitzaigun, kontentu. Baña gutxitan

tokatuko zitzaigun guri olakorik.

Zerra jartzen ondo zekian nagusiak, eta

ari eskerrak. Aren zerrarekin egurra errez

ebakitzen zan. Segak barea bezela ebakitzen

zuan, eta bildurrik gabe asten giñan

egurra ebaten.

Gosaiarekin etortzen zanean, jeneralean

guk gosaldu bitartean zorroztuko zuan,

da entraman ondo al zegoan ere galdetuko

zuan. Gutxitxo zeukala esa ten bazenion,

emango zion ikutu bat, eta milagroa izango

zan ark gaizki jartzea,

Joango zan atzera bere taller aldera, ta

milagroz guk deituko genion berriz beste

ogei ta lau orduan. Berriz ere antxe etorriko

zan ura, gosaria esku batean ta lima­

-zorroa bestean. Gizon serioa zan ura, ta gu

ere alaxe ibiltzen giñan arekin.

Ernaniko Florentino zan nagusia. Euriarekin

etzan bildurtzen ura lanean. Ud ara

bustia zan, berriz; ta, mutillak lanik egiten

ez badute, egunak eguna alkarren

urrean iza ten du, ta udara artan, berriz,

etzan egualdi onik. Baña egin-egin bear

noizbait.

Egualdi bustiagatik, etzan ura jatordua

egitera ere txabolara mogituko. Pago azpian

antxe bederatzi lagun jaten. Baña ala-

Berriz plazara

70

re tartera etzan bajatzen. Guk kendu baño

geiago ugaldu; guk jan ala, euriarekin bete.

Babak uretan biltzen giñuzenean, utzi ta

siestara.

Pago-sustrairen baten gañean burua;

guardasola zabaldu ta tapatu; ta matrail­

-ezurrak gogortu ta lerdea dariola, otzak

aguantatu ezinda. Atzera zerrari eldu bear;

antxe lanean piska bat berotu ta orduantxe

bizi.

Egualdi ederra noizbait etorriko zan,

da orduantxe bai poza! Egualdi onarekin

lana egitea ez da ezer. Aurreko egunetan

bustitako erropak ere orduan legortuko ziran,

eta etzan iñork agindu bearrik izaten.

Guk edukitzen genduan aien kezka.

Arropak zikindutakoan, basarriko artzai

bat izaten zan an, da ark eramaten zituan;

baita garbituta ekarri ere.

Berrogeitamar bat trabes ebakitzea izaten

zan eguneko errezioa. Ura egin ezkero,

konforme izaten giñan. Orretara iritxitzen

ez bagiñan, beti iza ten zan alako

kezka bat.

Joan berri artan, egurra berdea zegoan

artean, errez ebaki ere egiten zan. Baña

gero, egurra igartutzen asten zanean, naikoa

lan izaten zan. Mendiaren puntan trabes

bakarreko asko, ta etziran bereala osatzen

berrogei ere egunean.

Bi zerra-toki egin bear, da etzan denbora

asko bear iza ten zerra-tokia egiten.

Egurrak al ziran ariñenak aukeratuta edukitzen

giñuzen. Altzak zuritu ta plantxak

egiten giñuzen; da, bat bukatzen genduanean,

egurrak artu danak bizkarrean da segituan

aldatutzen genduan. Ori mendi­

-puntan izaten zan.

Bein bera ezkero, ori baño egur geiago

biltzen zan. Astebete igual zerra-toki baten.

Orduan deskantsu izaten zan. Goizean asita,

eguna argitzen zuanean, da bat bada

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!