28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eun da ogei ta bi erraldeko beia ortxe

kendu zuan Nikasio Olazabalek, Oillurta

baserrikoak. Bei ura urtero antxe izaten

zan, bizirik zan arte. Eta bes te geiago

ere bai bei ederrak, ainbestekorik ez

besterik baña. Bi bei ere dezenteak bear

ziran ura ainbeste izateko. Irurogei ta bat

erraldeko bi bei bear, eta gaur ere ez dira

nunai iza ten irurogei erraldeko beiak;

ura bi irurogeiko ere pasa. Bein baño

geiagotan arrituta egon giñan gu bei ari

begira. Izugarria zan ura.

Larogei erraldetik gorakoak asko izaten

ziran ano Gipuzkoan diran onenak

ortxe iza ten dira: Irunen eta Ondarrabian.

Batean izaten diran beiak joaten

dira bestera ere.

Oillurta ere Ondarrabiko basarri bat

da; ura an izango da Ondarrabian ere.

Amar bat buru izango ditu geienean. Ez

pentsatu ura bakarrik izaten duala orrek

begiratzeko modukoa. Arek ekartzen dituanak,

danak izango dira bei dezenteak;

ura bakarrik ez da.

Asko dira bei onak iza ten dituztenak.

Gero, alako ganaduari begira, denbora

errez pasatzen da.

Alako baten kontziertoa bukatuko

zan, ba, eta gu ere asiko giñan gere saioa

egiten, kioskora igota.

Arrillagango Jose Mari an izango zan

gure ondoan. Bestela baño piska bat

geiago beti egingo genduan ura zalako,

baña gu gustora ibiltzen giñan ala ere

arekin.

Urte baten, Basarri ta biok giñan orduan

ere, ta bazkaltzeko denbora etorri

zan da eskiñako taberna arta n genduan

bazkaria. Jendea eseri zan da guretzako

lekurik ez.

Jose Mari Manterola ori an zan orduan

ere, eta bestea Gaztelu guarda; eta

Berriz plazara

210

Basarri ta ni, lau gizon danetara. Ta an

bazkaltzen ari ziranak jaiki-zai ez giñala

egongo gu, eta bes te leku batera joan

bear genduala andik, esan zigun Jose

Mari Manterola orrek.

Eta an joan giñan beste taberna batera.

An bazkari aundi samarra egin izango

genduan-edo. Ardoak ikusi nituan

nik an armiarma-sareak egiñak; eta koñak

frantzesak, eta puruak, bana erre

genduanean, besteak piztu; eta kontua

gora joana izango zan gero.

Eta urrengo urtean bazkarien dirua

emango zutela, eta gu arreglatzeko diru

arrekin. Bueno, guri etzigula inportik eta

konforme giñala bazkaria geok pagatzeko,

dirua ematen baziguten.

Dirua artu gend uan, ba, urrengo urtean,

da Restaurante Toki-Alai-edo badago

Irunen eta antxe bazkaldu genduan

kontrabandista kuadrilla batekin; eta

erriari kobratu ta bazkaria kontrabandista

oiek paga tu zuten, eta gu libre izan

giñan kontu artatik. An bertso-saio bat

egin genduan, eta txalotu giñuzten aiek

ere ederki.

Arratsaldean San Juango plazan egiten

genduan bertsotan, da gu araxe etorri

giñan. Beien despeira iza ten zan, da

bakoitzari beren sariak ematea; eta guk,

sariak emandakoan, bertso batzuek botatzen

giñuzen. Etzan saio aundirik izaten;

dozen erdi bana bertso, geienez ere.

An beiak, errapeak kargatuta, anka

tartean kabitu ezinda; eta zezen batzuek

ere etortzen dira Fraisorotik, bikañak danak.

Banan-banan antxe pasatzen dira,

sariak jaso-alean, San Juango plazan.

Gauza ederra iza ten da ura.

Esan bezela ganaduak pasatzen diranean,

jendea agurtuko genduan, eta artan

bukatzen zan egun artakoa. Nai ba-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!