28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Beste batzuetan, berriz, eizean. Baso

aundi aietan zozoa ta olakoa asko iza ten

zan, da katagorriak eta danak, eta arrapatzen

giñuzen aiek ere.

Beste batzuetan, berriz, perretxikoak

biltzen. Aiek ere iza ten ziran. Baso aundi

oietan aukera egoten da orrelakotik ere.

Lagun bat eskopetarekin bagenduan,

da basaurdeak ere iza ten ziran ano Baso

aundiak ziran eta gaztaña ere dezente zan.

Batean, gogoan daukat oraindik ere, kartutxoak

ere perdigoiakin, da perdigoien

mugan ebaki kutxilloarekin da basa urde-

Manuel Olaizola "Uztapide"

73

-arras toan nola ibilli giñan; baña ez genduan

billatu.

Udazkena etorri zan, da etxerako gogoa

ere asi zan. Bein etxea akordatzen asi

ezkero, basoan egunak luzeak joaten dira.

Santu Guzien eguna zan, da erropa txarrak

bildu ta etxerakoari eman genion. Bein

ud ara pasa ezkero, deskantsatzeko gogoa

ere egiten da. Kasetara jetxi ta artu genduan

autobusa, ta Beasaiñen trena; ta Zumarragan

ganbiatu ta Iraetara; andik etxera

ta orduantxe kontentu: "Kaixo, mutillak!

Emen gaituk!".

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!