28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emakume auekin

asmatutzen lan da,

neronek probatu det

gaur aruntz joanda.

Esaten nion arren

jartzeko etzanda,

nola sartuko nion

kuskurtutzen zan da?

Florentino Goiburuk:

-Behin, gai hau jarri zioten Lazkao-Txikiri

Ataunen: zu, gazte denboran, neska laguntzen-eta

asko ibilia zera hemen, eta horri

buruz bertso bat edo beste bota behar

dezu.

Bi edo hiru bertso eskatu zioten, baiña

bakarra daukat gogoan:

Neska launtzera joaten giñan

oso umil eta noble,

aruntzakoan bide erdia

eta bueltakoan doble.

Neska launtzera joaten giñan,

joan ez bagiña obe:

nekea franko izan genduen

probetxu aundirik gabe.

Urrena, izbidea hola etorrita, Agustin eta

Antoniok Zaldibiko Biandaetxe arginarena

kontatu zuten. Argin ona omen zen, eta tabernan

ikusi eta esan omen zioten:

-Joxe, atzo diskusioa izan diagu, eta argitu

behar diguk hauxe: hemendik zuen

etxera zenbat kilometro daude?

-Hiru -erantzun omen zien.

-Ondo zegok. Horixe jakin nahi genian.

Eta Joxek honela jarraitu omen zuen:

-Baina zenbait iluntzetan, nere atzetik

jartzen denak sei ere egin beharko dizkik.

Edanaren kontuak, noski!

Urrena, Antonio Barandiaranek:

Berriz pIazara

458

-Behin batean, etorri dira bi mendizale

Zaldibira, Aralarren eguna pasata. Eta hasi

omen ziren:

- Txindokin elurra zuritu duo

-Oño! Entzun al dek hori, Biandaetxe?

-Bai -mendizale batek.

-Zuen kontuak izango dira hoiek -Biandaetxek-.

Nik eztet hori sinisten.

-Baietz, ba! Gu ez gera umeak. Handik

etorri gera eta ondo asko ikusi degu -mendizaleek.

Eta Biandaetxek erantzun:

-Bai; handik etorriko zineten. Baina elurra

ezta Txindokin zuritzen; elurra goitik

etortzen da zurituta.

Unanuetako Txato ikaragarrizko aitona

zen; ehun kilotik gora behintzat. Eta berarekin

apustu egin zuen batean Biandaetxe

horrek:

-Berrogei kilo kendu baietz - Txato aitonak.

-Ik neri berrogei kilo kendu? Kostako

zaik orratio, haundia izango aiz baino.

Botilaren bat ardo-eta jokatu zuten. Eta

joan dira Marihaundienera, eta:

-Pixua tranparik gabe al dago?

-Bai, bai. Baskula zuzen dago.

Hala, bada, pixatu omen zen Biandaetxe,

eta hirurogei kilo justu. Urrena, ehunean

jarri omen zuten baskula hori, Txato

igo zan, eta, danga!, gora.

-Ardoa paga zak orain -esan zion Txatok

Biandaetxeri.

Eta honek:

-Egon, egon, apustua eztek honetan

amaitzen eta! Ea, jar zazu orain hirurogeian

-agindu zion etxeko nagusiari.

Jarri du eta bai Biandaetxe baskulara igo

ere. Eta:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!