28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nik Gipuzkoa maitatuko det

iñoiz baño apaiñago,

ementxe bizi naiz ni ere ta

orretarakoxe nago;

geure aldea goratutzeko

edozein baño prestago,

udara aldean kosta dan baño

politagorik eztago.

Guztiak dira maitagarriak

Gipuzkoako eskiñak,

bañan Urola-errekak dauzka

intxaurrak eta gaztaiñak;

ni sortu nintzan Zestuak berriz

oso iturri bikaiñak,

orrek sendatu izandu ditu

danen gibeleko miñak.

Arbol, itxaso, zugaitz ta zelai,

Gipuzko bedeinkatua,

klase guztitik ikusten zaitut

ondo asko osatua.

Bañan ain seme txepelak gera,

au da gure pekatua,

beste penarik ez daukat ezer:

euskera atzeratua.

Guk e badegu gauz eder asko,

o Goierriko anaiak,

gure bitartez zuzentzen dira

toki askotako maiak;

gureak dira geientsuenak

maite ditugun artzaiak,

gure lurretik jaten baidira

arkumeak ta gaztaiak.

Beste konturik eztabilkigu

alkarrengana biltzian,

seme bezela jokatzen gera

Gipuzkoak beartzian;

lenago esan det gure tarteko

komeri danak zer zian,

txori guziak goxatzen dira

udaran plaia-ertzian.

Berriz plazara

276

Lau anai gera ta obe degu

alkarri esku ematia,

bertsolariak orretarako

badegu borondatia;

Gipuzkoa da jardin po lit bat

guztia lorez betia,

beste faltarik ez dauka onek:

txikitxua izatia.

Metroz erririk ez da neurtutzen,

o Uztapide prestua,

Goierri, Beterri ta itxaso,

eman alkarri eskua.

Danon artean osa dezagun

famili itxurazkua,

danen gañetik biar dezu zuk,

biotzeko Gipuzkua.

Intxaur ta gaztain ta arrai presko,

arkume, gazta ta abar,

oek batera bildu ezkero

zorion bikaiña dakar;

orregatikan lotu gaitezen, .

zertako ibilli bakar?

Alkartasuna indarra da ta

denok ar dezagun alkar.

Gure izketak ezer ez dute

alperrikan kentzekorik,

baño ez degu abildaderik

okerrak zuzentzekorik;

bat altxatzeko ez genduke nai

bajatu gañontzekorik,

baño munduak iñun ote du

Gipuzkoan antzekorik?

(1) Bertso auek Beasain festivo, año 1963 errebistatik

artuta daude.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!