28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Diru asko egiñak badira

esneari ura emanda.

Eta Uztapidek:

Oraingo ontan entzun ditugu

oso izketa gordiñak;

danetakoak dira munduan:

gorriak eta urdiñak.

Bai kalean ta bai baserrian

danak dirala berdiñak:

kalen arduai eiten dizkate

esneen uren ordaiñak.

Horrela, bertsolariek leen saioa egin zutenean,

kitarra-jolea lagun zutela, kantuan aritu

izango zen lagun kuadrila bato Cero, berriro

ere bertsolarien txanda izango zen. Eta azkenean

agurreko bertsoak.

Basarrik:

Merezi dituzute

amar milla grazi,

barrenen degun poza

nola adierazi?

Baiña denbora nola

dijoan igesi,

ta guk bear baitegu

abiatzen asi,

agur, mutrikuarrak,

ondo-ondo bizi!

Eta Uztapidek:

Lanerako ez degu

bear ainbat inbentu,

oiek egiten dute

kitarra ta kantu,

ta guk esan eziña

bear ainbat kontu.

Ataunera joateko

autobusa puntu,

alare Mutrikutik

joaten naiz kontentu.

Manuel Olaizola "Uztapide"

391

Kalbaixoko festetan

ltzuli gaitezen, berriro ere, Kalbario mendira.

Irailaren 14-an izaten da hemengo festa.

Eleizkizunak eta saio ofizialak, ermitaren inguruan;

urterokoak zirenez, hain ez-ofizialak

ere ez ziren saioak, otordu ondorean eta arratsean,

Maixan baserri-tabernan.

Urte zehatza ez du Okelarrek gogoan; baiña

orduko hartan Basarri eta Uztapide izan zirela

bertsotan, bai. Saio ofizialeko bertso bat honela

amaitu omen zuen Uztapidek:

Onek ez du bururik,

bakarrik lepoa.

Basarriren urrengo bertsoaren azken bi

puntuak:

Gu ere egin giñan

zertxobaiten jabe,

ez dago leporikan

bururikan gabe.

Eta Uztapidek:

Ez nun egin bear ain

izketa zakarrik,

olakorik ez neukan

nik esan bearrik.

Berriro're esango det

duela Basarrik

lepoaren gaiñean

kozkor bat bakarrik.

Hura ez zela kozkorra bakarrik esanez eta

abar bukatu izango zuen saioa Basarrik.

Beste urte batean, Manuel Lasarte lagun zuela

joan izango zen Uztapide Kalbarioko egunean.

Meza ostean puntuka egin zuten saiotik

hauek dauzka gogoan Roman Okelarrek:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!