28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Baba beltza zan jateko,

urdaia ogi tarteko,

berialaxen pronto giñan gu

lanera juateko;

da etzan ordu bateko

gure taria beteko,

lana egin bear al du gizonak

ala izateko?

Bazkaltzen berriz euritan

iza ten giñan sarritan,

oraindik ere ibillera ura

dadukat begitan;

esaten dizut egitan

zer iduritutzen zaitan:

kartzelan ere obe an baño

zenbait egualditan.

Baso-mutillen bizitza

eramaten oso gaitza,

trabies edo tabloi egiten

pagoa ta aritza;

gaiñetik dator ekaitza

eta bizkarrian intza,

jolas-gurarik gabe illuntzian

ari dan bakoitza.

Txantxangorria laguna

zabaldu orduko eguna,

eguneroko diana berak

kantatuko duna;

amaika bider entzuna

alako txori kutuna,

baso-mutillen ogi-apurrak

bilduko dituna.

Eguneroko diana

txantxangorriak emana,

esnatu eta ura zan poza

ematen ziana!

Esan aita gure bana

eta an daukazu lana,

bezperan utzi gendun tokian

an zegon arpana.

Berriz plazara

46

H Juan da arpanari eldu,

uste etzala moteldu,

iru bat ordu lanian eta

orduan gosaldu;

zotz-arten baten amildu,

gorputza dana odoldu,

gizonak ola penatutzeko

arrazoirik al du?

Jainkoakin oroitzean

asten giñan otoitzean,

estrapozon bat egin baño len

goiko arkaitzean;

gaubean edo goizean,

oitura zan bakoitzean,

jakiñik Bera guregatik il

zala gurutzean.

o Amalau ordu lanian,

alare umore onian,

lujo aundirik etzan izaten

jan da edanian;

ordu bete etzanian

euririkan etzanian,

oitura ori izaten gendun

bazkaltzen zanian.

Siesta ere kanpuan,

lanian ai zan lekuan;

txabola ere urruti zegon

ta ara ezin juan;

pago zar baten onduan,

ijituaren moduan;

gu baño okerrago zanikan

bai al zan munduan?

Baso-mutillen bizia

daukat ondo ikusia:

mutil juaten dana bezela

berdin nagusia;

an pasa uda guzia,

gaiñera oso gazia,

neguko apusturako ainbat

ango irabazia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!