28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TXIRRITAREN omenajea Errenterin egin

zan, milla bederatzireun da ogei ta

amaseigarrenean. Ortxe Epailla edo orrelaxe

izango zan.{

Ni ere or nintzan, ta beste bederatzi bertsolari

ere bai: bere lengusua Saiburu, Tellei-Txiki,

Juan Jose Sarasola edo Lexo, Urnietako

Alkain aita-semeak, Azpeitiko

Txapel, Errenteriko Zabaleta bi anaiak, eta

Basarri; eta bera gogorrena, Txitrita, irurogei

ta amasei urterekin. Amar bertsolarik

egin genduan saioa.

Orretarako, goizean mezarekin asita

izango zan dudarik gabe omenaje ori. Baña

ni ez nintzan allegatu mezetara. Aita neukan

gaixo, eta operatuta, gañera; prostata

edo orrela zeukan, ta ura zaitzen ego ten

nintzan ni orduan. Eguardiko bertso-saioa

egiteko justuan allega tu nintzan ni.

Txirrita ixilik zala, beste bertsolariak

jardun genduan bertsotan. Urnietako AIkain

aita-semeak alkarri bertsoak botatzen

jarri zituzten. Saio polita egin zuten oso.

Guk ere egiñalak egin giñuzen Txirrita zarra

poztutzen, bakoitzak al zuan eran.

Guk ez genduan uste orduan Txirritaren

urteak olain urrean zeudenik. Ari zarra

orduan esaten genionak, orain geok

aren edad ea edo adiña gañean, eta orain

dira emen kontuak.

Txirritaren pesta

133

Orduan an ziran bertsolarietatik, bi bakarrik

bizi gera: Basarri ta ni. Besterik ez da

iñor ere bizi. Alkain semea gure aldean

gaztea zan, baña ura ere joan zan mundu

onetatik. Zeruan gerta dedilla. Jaungoikoari

eskerrak eman geniozke, onenbestean

geranean ere.

Txirritak artean ere umore ona zuan.

Errenteriko euzko gaztediak egiten zion

omenaje ori, ta omenajeko señalea makilla

eder bat zan. Guk bertso-saioa egin ondoren,

makilla ori eman zioten Txirritari eskura

euzko gaztedikoak, eta esan zioten

makilla ari bi bertso botatzeko, eta baita

bota ere:

Eskerrik asko, gazte maiteak,

makilla ederra da ori,

gizon bat zegon errenka eta

zuek eskeiñi berari;

begiratu bat egin orduko

ni naiz kontura erori:

erromatarrak apurtutako

lizar-makilla diruri

Irurogei ta amasei urte,

garaia det umiltzeko,

gauza aundiren bearrik ez det

goitik bera amiltzeko;

bi bastoi abek aski nitun nik

munduz mundu ibiltzeko,

irugarren au andregaiari

arkakusuak iltzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!