28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Berandu arte jetzitzen giñuzen, da aariarekin

ere, era berean, berandu asten giñan;

San Migelak aldera edo orrela. Agoztuaren

atzenean lotu aaria, eta etxean

eukiko genduan gobernatzen. Oraintxe arkerak

asten al ziran San Migel ingum orretan-edo,

artu aaria berriz eta asiko giñan

arditara joaten.

Etxean eman bear iza ten zan nobedadea.

Anaia zarrak beti galdetuko zidan:

-Zenbat ardi ituan arkera?

Edo:

-Zein ituan?

Eta:

-Gaur im baziran: bat, Ille-Zoria; bestea,

Begi-Zarria; bestea, Buru-aundia.

Biaramonean, berriz, lau izango ziran,

ta:

-Bat, Mutur-beltz zarra; bestea, Musugorri

txikia; Mutur-beltz zarraren lenengo

umea, eta Buru-aundiaren bigarren umea.

Olaxe, ardiak danak bataiatuta egoten

dira, ta derrior bear dituzte beren izenak,

artzai bat baño geiago badira beintzat. Bestela,

nola enteratu zein ardik duan nobedadea?

Bat Buru-arroa bada, bestea Mutur-Zuzia,

ta Sorakaia, ta Izua. Olaxe, artalde danak

izango dituzte beren izenak. Badira

emakumeen izenak jartzen dizkiotenak:

Marta, Katalina, Madalena ...

Orrela, illabete bat-edo pasako genduan

aariarekin. Eta egualdiak ere onenak ematen

zituan, eta Santu Guzienak aldean-edo

bera jetxiko giñan.

Beste gertaera bat bada or pasia bide

ortan. Urrengo urterako garoa juntatu bear

izaten zan urte onetan. San Nikolasak aldean

iza ten giñan gu ango garoa juntatzen.

Bagoaz, goizean jaikita, Garaia ortara.

Gurea baño lenago, beste txabola bat ba-

Berriz plazara

78

zegoan. Arrimatu gera orrera, ta artaldea

antxe barman. Anaia gazteena atean utzi,

bazkaria emanda kopa-otarra batean, da

sartu gera geok barrura.

Asi gera bizkarrean begiratzen. Ardiak

izu samarrak ziran, ba, aiek. Bizkar ederrak

zeuzkaten, Gu an genbiltzan maixian,

da alako baten pentsatu dute ertetzea.

Gure anaia bota dute bere bazkari ta guzi.

An ziaztik danak kanpora!

Ardiak joan ziran kanpora, ta gu an babarmnak

biltzen. Alde batera parra egiten

genduan, baña etzan broma. Jaso ditugu

beintzat urdai koskorren bat eta sagarrak.

Erretzeko edo ola izango ziran. Joan gera

txabola aldera, ta babarmna ta urdaia-ta

piska bat garbitu egin bear.

Noizbaiten preparatu gera beintzat lanerako

ta asi gera lanean. Illuntzerako garoak

danak ebaki ta juntatu giñuzen. Ez

da arritzekoa, ala bazkaldu ezkero ...

Esan bezela, ardiak jarri ziran bera begira,

eta Santu Guzienetan artu ta etxera. Andik

aurrera beian obeto ibiltzen dira ardiak.

Bein egualdiak txartu ezkero, mendira joateko

ere ezta gusto aundirik izaten. Etxe aldean,

berriz, nai bezela manejatzen dira.

Aaria ibiltzeko ere bertan. Atariko txabolara

ardiak juntatu ta dana bertan. Artean

ere izaten dira aariaren bearrekoak ardiren

batzuk; bueltatu egin dirala, edo

bildotsa azten egon danen bat, edo bildotsak

berak. Beti iza ten da aariarekin segitu

bearra. Bein arkerak oso gutxitzen diranean,

aaria bertara bialdu izan genduan.

Orduan aita ere asten zan buelta batzuek

ematen arditara, afizio ikaragarria

zuan, ba, ark ere. Eta andik atzera errez,

akordatu gabe, egiten zan arditakoa.

Ta gu, berriz ere ollagorretarako libre

giñan ...

(1) Jetzialdiak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!