28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gizentzen. Eta beiak, berriz, bota itzazu

emengo mendietara; betizu txiki oiek izan

ezean, beintzat, ez dago emen mantentzerik.

An, berriz, kanpokoak galerazi dituzte,

itxura danez; baña orrek ez du esan nai

larreak len baño txarragoak diranik. Errikoak

len baño obeak egongo dira; bei ederrak

ikusten ziran beintzat ango zelaietan.

Burgetetik urrena, Roncesvalles edo

Orreaga dago. Or zazpi edo zortzi etxe

daude danak ere. An ere gelditu giñan, ba,

eta ostatu batean sartu giñan, gure oitura

dan bezela.

Ta an aitonatxo bat; etxeko nagusia zala

esan zigun, eta euskeraz nolako ederki egiten

zuela gero! Luzaidekoa zala esan zigun

bere jatorriz, eta ezkontzaz etorria zala

orrera. Euskeraz egiten zuela nik esan

nion; eta baietz, "erdaraz baño obekio!"

erantzun zidan.

Oso aiton argia zan. Larogei urte bazituela

esan zuan, baña ez du ematen ainbeste

ta gutxiagorik daduzkanik.

Erreiña Oiartzungoa dauka etxean;

oraintxe alargundu berria da andre ori.

An, erri artan, aproba asko egin zituala

artoarekin-da esan zuan; etzala eltzen

artorik esan zigun. Jakiña, uda motza izango

da ano Ainbesteko alturan ez dago udara

luzea izaterikan. Uda azkenean laiño otz

bat sartzen omen da, eta andik aurrera ez

omen du artoak lanik egingo.

Erri ortan iru pameli dira nekazariak.

Caiñerakoak -danak ere ez dira asko-, zazpiren

bat pameli eta erlijioso batzuek, kanonigo

eta orrelakoak; amairuren bat danetara.

Cero, beste gudari batzuek; aiek

ere eguzkitan an ikusten ziran, egualdia

beroa baitzegoan.

Beti ez dira an alako beroak izango.

Ango etxeak nola estaliak dauden begiratu

besterik ez dago. Arri losakin estaliak

Berriz plazara

222

daude etxeak danak, eta ixuri aundia dute.

Ori elurren bildurrak egindako lana zala

esan genduan guk. Baña arritu egin giñan

lenbiziko, etxe aiek ikusi giñuzenean.

An begiratu bat eman genduan; eta, piska

bat aurretiago joanda, beste puerto bat

dago, Ibañeta izenekoa, eta aruntz joan giñan.

An ermita txiki bat dago, aurreko erri

ortako etxeak bezela estalia ura ere, arri 10sakin.

Aizeak izango du indarra ano

Ermita orren gaiñeko aldean iturri bat

dago, eta jendea asko zebillen joan da etorri.

Azpiko aldean etxe bat erdi egiñean,

baña aspaldian lanik egin gabe. Celdi dagoan

obra. Segitzeko baimenik ez edo zerbait

orrela izango da.

Cero, Ibañetako puerto orretatik ere beste

pista bat bazegoan eskubitara, zazpi kilometrokoa,

eta an gora abiatu giñan, eta

aldapa izugarria. Bildurra ematen zuan an

azpiko aldera begiratzeak ere, baña igo

genduan beintzat ara ere.

An poste luze bat ikusten zan, da telebisioaren

errepetidoreren bat izango zala

esan genduan guk.

Andik begiratuta, bazegoan zer ikusia.

Ango pagadi eder aiek ikusi egin bear dira,

gero beste bati kontatzeko ere. Bista alako

pagadiak. Ango mendietan badago aberastasun

ederra.

Burgetek berak zer balio ote dauka

pago utsetan? An, kamio-baztarretan, nunai

ikusten dira pago ikusgarriak. Ango

erri koskor aiek pagoz ondo ornituta daude.

Errian edozein obra egin bear dala ere,

ez dago ezeren kezkarik iduki bearrik. Badago

zerekin ordaindua.

Len esandako mendi orretatik, Prantzi

aldeak ere ederki ikusten dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!