28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dute bertso bearrik. Ulertu ere ez dute

egiten; askok nai ere ez, gañera.

Erriko jendeak ere al duan guzia aieri

nundik ondo egingo, ia urrengo urtean

ere etortzen diran eta txanpon batzuek

utzitzeko modua egiten duten.

Bakoitzari dirua nundik etortzen

zaion, araxe begiratu bearra dago. Ala

ere iza ten dira naikoa lanak.

Zestuako Ama Birjiñetako pestak, zezenak

eta pelota-partidua eta musika izaten

dira. Musika-banda errian bertan

dago. Oiek dira jakiñako pestak Zestuan.

Badira beste egun batzuek ere pestak

egiten diranak Zestuan: Santa Kruz eguna,

Maiatzaren iruan. Orduan joan izan

giñan Txapel, Zepai eta irurok; batean

beintzat izan giñan.

San Jose egunean ere bai urtea prankotan;

orduan maristak ziran, ba, eskola

ematen zutenak, eta erri guzia gelditzen

zan bazkaltzen. Egun ederra iza ten

zan ura.

Zestuan orain ez da maristarik; aldegin

zuten.

San Jose egunean Basarrirekin eta

beste askorekin ere izan nintzan; Manuel

Lasarte eta J ose Lizasorekin eta danakin

izaten giñan.

An bazkalondo ederra iza ten zan. Eskolan

ibiltzen ziran umeen aitak eta orrela

izaten ziran. An berreun bat lagun izaten

ziran orduan bazkaltzen, da danak

bertsoa gustatzen zitzaiotenak.

Beste gañontzean ere pesta egin oi

zan: edo dantzari txikiak-edo, arri-jasotzalleren

bat-edo, beti izaten zan zerbait.

Ori dana kolejioko patioan iza ten zan,

bazkal aurretik.

Bazkaria ere bai gero kolejioan bertan.

Egun guziko pesta ego ten zan ano

Manuel Olaizola "Uztapide"

251

Gero, illunabarrean, andik ateratakoan,

Zestuako tabernetan buelta bat emango

genduan, da trenera.

Andik onera ere denbora bear iza ten

zan; eta, garaiz ateratzen bagiñan, garaiz

etxeratuko giñan. Goiz erretiratutako

penarik nik ez det izan beñere; berandu

etxeratua, bai.

An soziedadea ere bada, eta ara ere

joaten giñan bertsotara. An Jose Lizasorekin

izan nintzala gogoan daukat.

An Maiatzaren bian, gabean, aparia

iza ten zan, Santa Kruz bezpera; eta Santa

Kruz egunean, gurutze bat badago an

erriaren bazter batean, aurrean zabalune

bat duala, eta antxe egiten zan pesta. An

ere atzeneko aldiz Jose Lizasorekin izango

nintzan.

An goiz ta arratsalde egiten da pesta;

bertsolariak ere, arratsaldean, antxe egiten

genduan gure saioa.

Pelota-partidua ere jokatzen da ano

Txikito Iraeta ere ikusi izan degu bere

buru zuriarekin. Zartuta ere erriari ezin

ezetz esan, eta antxe joaten zan ura, eta

an gazte askori lanak eman gañera.

Esaera bada, len ona izan danarekin,

piska bat zartuta ere, bildur izateko. Eta

ez da esa era bakarrik, iza era ere bai.

Nik poz bat daukat, aundia gañera:

Zestuan atzena kantatu nuala, Maiatzaren

bian, soziedadean, Cure Txokoa-n.

Antxen atzeneko aldiz kantatu nuan.

Apirillaren ogei ta amarrean, Anoetako

pelota-lekuan, ezin kantaturik arkitu

nintzan. Erdi la neta n deskantsuan

geundela, zerbait sentitu nuan; da,

urrengo nere txanda etorri zanean, ez

nuala kantatuko ezergatik ere.

Azpeitiko J ose Lisaso bertsolariak

ekarri niñun etxera, bere kotxean artuta.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!