28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

lengo batean eleiza juanda

antxe artu nuen silla;

belaunikatu nintzan bertan da

egin nun otoitz umilla,

zure guraso agurgarria

zeruan gerta dedilla.

Uztapide:

Basarri, orain kanta didazu

neri bertso arranua,

ongi-ezikan jarri liteke

emen pertsona sanua;

nere gura so maitea illa

len daukat naiko damua,

ez bazerade las ter ixiltzen

negarrez astera nua.

Nik ama il berria nuan orduan, da Basarrik

ura aitatu zidan, eta nik aski pena

baneukala len ere esaten diot. Orrelaxe

iza ten dira bertsolarien kontuak.

Plaza n saio bakarra izaten da; edo,

obeto esateko, goiz-partean bakarrik; bi

saio edo iru igual egiten giñuzen, aizkolariak

zirala edo arri-jasotzalleak zirala­

-edo, aien akaberan da orrela.

Baña arratsalderako kezkarik ez beintzat.

Arratsaldean maian egiten genduan

egingo genduana; kapea artu ta purua

piztu ta ezeren kezkarik gabe. Batenbat

izango zan piskaren bat toriatu bearrekoa

ere.

Ango lagun-artea bukatzen zanean,

batzuek zezenetara eta besteak beste norabaitera,

danak zabalduko ziran; eta gu

ere, jendea bakantzen asten zanean, estazio

aldera jotzen genduan.

Bidean beste botellaren bat zerbeza

edan, da Ziaran-zar Manuel arri jasotzallea

bisitatu-edo, lenago auzoak izanak

gera, bao Ura ere an dago tabernarekin

Agiñazpiñetik urrean. Cero trenera

andikan.

Manuel Olaizola "Uztapide"

201

Trenean askotan erdi lotan. Eibartik

onera ez da biaje erosoa egin ere egiten.

Donostiraño or nunbait etartzen da, trena

aldatu bearrik ez da izaten da.

Bein Donostiraño etorritakoan, pausotik

pausora aldatu bear: batean trolebusa

eta bestean autobusa. Amaratik

onuntz ez da lo egiteko ere denborarik.

Amaran trolebusa artu ta Plaza de Guipúzcoa-raño;

gero andik Errenterira bestea,

nai bada trolebusa ta nai bada Ondarrabiko

autobusa; andik Oiartzungo

kalera beste autobusa, eta andik etxera

tasi, burutik nastutzeko ainbat aldaketa

iza ten da or bid e orretan.

Basarrik utzi zionean, Lasarterekin

asi nintzan. Arekin ere urte batzuek egin

nituan. Arekin ere martxa bera ibi1tzen

genduan; eguardiko saioa eta arratsaldean

jai.

Lazkao-Txikirekin ere izan nintzan;

arekin atzeneko aldiz, eta arduan Eibarko

bertako Narbaizak ere kantatu zuan.

Ori bertsolari gazte bat da, ta etorkizuna

daukana.

Cuk gero bazkaldu ta bertso-saio bat

edo bi egin giñuzen, eta Eskoriazara joan

giñan Lazkao-Txiki eta ni, biok. An euskal

pesta bat zegoan, eta an bes te bertso-saio

bat egin genduan.

Astibia biren kontra zan an; Iurrebaso

ta Arria irugarrenak osatzen zuten bikotea.

Arria, anaia bigarrena; aita ere aizkolaria

da ta oraindik bizi da, ta anai

bigarrenari aizkolaria irugarrena esan

bear. Astibia ona da, baña ezin izan zuan

bikotearekin. Txanda librean ziran bikotea,

eta gizon deskantsatuak indar aundia

du; mende artu zuten eta nai zituztenak

egin zituzten.

Arri-jasotzalleak ere baziran. Ostolatza

zan bat, eta bestea ez dakit zein izan-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!