28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Larraulen ere izan naiz; batean bakarrik.

An meza berri baten izan giñan Zepai

ta biok.

Anoetan ere bai; askotan izan naiz.

Tolosan regatak egiten dira San Juanetan,

da Anoetak banderak irabazi zituan,

ba, eta uraxe ospatutzera joaten giñan

Zepai ta biok. An pasatzen genduan eguna.

Beste saio bat ere egin genduan pelota-lekuan

sei bertsolarik. Don Jose Maria

Aranalde ori zan gaiak jartzen egun artan

Anoetan. Ori Añorgako apaiza da,

eta ala jarri zigun gaia:

Eman da zabal zazu

munduan frutua ...

Orixe zan gaia bertso bana kantatzeko,

eta nik bertso auxe kantatu nuan:

Cernikako arbola

zarra zan usteldu,

ta landare berri bat

albuan azaldu;

euskaldunak, frutua

eman da zabaldu,

gure arrazarikan

ez dedien galdu.

Orrelaxe banaka aldiz izan gera gu

Anoetan.

Laskibarren ere izan gera. Lenbizi kamineroen

bazkari baten izan giñan Lasarte

ta biok. Kamineroak urtean jai bat

ospatzen dute, eta orduantxe. Cero, bodetan

dala-ta, askotan izan gera ano

Amasan ere askotan izan gera, San

Isidro egunean dala-ta, Lasarte ta biok.

Arantzabin, berriz, zer esanik ez. Bazkariak-eta

askotan egin ditugu guk an,

au dala ta ori dala.

Berriz plazara

272

Ollalumen ere izan giñan batean Zepai

eta biok, An ere, denbora artan, billera

egiten zan, da jendea juntatzeagatik

izango zan gu ara joatea.

Berrobin ere iza ten giñan. An ere Arozamenarekin,

Lasarterekin eta orrela izaten

giñan, eta festak egiten aparteko adurra

badute. Bazkaltzen jende asko izaten

da an, eta alkartasun ederra. Berrobi au

Astigarragako partean da.

Astigarragako pestak Santiagotan

izaten dira. An ere izan gera batzuetan;

Lasarterekin jeneralean, eta Mitxelenarekin

ere bai. Atzeneko aldiz Kosme Lizasorekin

San Isidrotan izan giñan.

Loiolara ere urtero joaten giñan. Azken

urte auetan Zepai, Arozamena ta ni,

irurok iza ten giñan. An eguardarteko

saioa bakarrik iza ten zan. Arratsaldean

garaiz etxeratzeko moduan libratzen giñan.

Urrezti-gaiñen ere aspaldian urtero

izan gera. An ere Lasarterekin jeneraleano

An eguna pasatzen genduan, eta

gauerako gelditu bear izaten zan apaltzen.

Aingeru Zaindaria badago soziedade

bat eta antxe apaltzen genduan. Soziedadekoak

geienak an izango ziran apaltzen,

eta Donostiko alkatea ere bai; ta an,

apaldu ta ondorenean, saio bi edo iru

egin eta etxera etorriko giñan.

Igeldon ere bai, iza ten giñan. San Pedrotan

egiten dira an pestak, eta an ere

Lasarterekin eta Mitxelenarekin izan nintzan.

An sagardotegian ere askotan izan

giñan Pakoren etxean. Batean gogoratzen

zait Jose Lizasorekin an gertatu giñala,

eta etzan bertso-paltarik izan gau

artan.

Añorgan ere iza ten giñan. Lenbizi

Zepairekin izan nintzan, eta gero urte

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!