28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Cure Jainkuak nai zuelako

ni naiz Arruan sortua,

ta bataioko sakramentua

parroki artan artua;

geroztik ere amaika aldiz

nago eleizan sartua,

orduan aurra banintzan ere

orain aitona zartua.

Biotza asko xamurtzen zaio

bati aitona-zartzian,

bere etxetik urruti juan da

bizi-bide bat artzian;

Arrua, beti goguan zaitut

egunez da arra tsian,

negar-malkuak ixurtzen zaizkit

zurekin gogoratzian.

Arruak berak aukeratu zun

Curutze-mendin magala,

exeri eta or ikusten da

luzia bezin zabala;

ezagutzen da menditxo orrek

erria maite duala,

bere semia balu bezela

beso tartian daukala.

Amaika seme euskaldun jator

azi dituzun erria,

ni neroni' re aien artian

Jaunak ortxen ezarria;

aspaldi ontan nunbaitetikan

badator jende berria,

kaleko etxeak ugaldu eta

gutxitutzen basarria.

Kantari ere egiñak gaude

an makiña bat orrua,

zenbait lekutan bezela etzans

jendia oso arrua:

kanpotik ez da ezagututzen,

ikusi bear barrua,

amaika bider gogoratzen zait

zorioneko Arrua.

Berriz plazara

32

Erriko pesta bezela beti

ospatzen ziran Sant' Anak,

Uztaillaren ogei ta seian

goizetik jotzen kanpanak;

ikusgarriak ziran orduko

gure pestako apanak,

bizimoduko kczkarik ez du

ori buruan daukanak.

Egun orretan aiton-amonak

danak meza nagusitan,

beren erriko zaindariari

urteoroko bisitan;

orduko zarrak juango ziran

bestelako jai guzitan,

osasunetik ondo baziran

meza utsegin gutxitan.

1) Meza aundia bukatu eta

txistulariak plazara,

erriko pestak diradenian

Euskalerriko gauza da;

berialaxe neska ta mutil

ertengo ziran dantzara,

era ortantxe egingo zuten

bazkal aurreko pasara.

Ori pasata an inguruko

basarritako batian,

seniderikan ez bazan bizi,

bere lagunen artian,

bazkari ederra egingo gendun

umorez eta pakian;

arratsaldeko pesta zegon da

plazara juan gaitian.

Arratsaldeko pesta aguro

bukatuko zan bildurra,

erriko pestak ziradelako

etzan iza ten samurra;

Arruan zerbait luzatutzeko

ere bazuten adurra,

gabaz tabernak itxitakuan

egiten gendun agurra.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!