28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Baña gaberako an geldituko giñan;

eta, apaltzen gelditzen giñan lekuan, an

iza ten ziran Amezketako bertsozaleak

danak. Eta, kantatu nai bazan, aukera

ederra izango zan. Eskerrak etzigula ajola

aundirik guri orduan. Aukeran ere

kantatu naiago, ixilik egon baño.

Ala, apalduko genduan eta beste saioren

bat edo bi egingo giñuzen, da erretira

egingo genduan; da, lo eginda, edo

Zegamara edo bes tela etxera aldegingo

genduan andikan, urrengo urtera arte

esanda.

Urrengo urtean ere etzuten palla tuko

abisoarekin. Illabete bat aurretik an

etorriko zan abisoa.

lru edo lau urte orretan egin giñuzen

Zepaik eta biok. Cero Basarrirekin asi

nintzan joaten, eta jaten ere Estankoan

gelditzen giñan orduan. Erriko gizonak

nora agintzen ziguten, araxe joaten giñan

gu. Oso pameli ona zan Estankoan

ere; pameli edukatua. Basarrirekin ere

urte askoan joan nintzan.

Cau baten, tabernetan-edo piska bat

ibillita, Estankora joan giñan lo egiteko

asmoan-edo, eta antxe izan genduan Manuel

Lasarte ezagutzeko zoria ere.

Antxe zegoan Estankoan gure Lasarte

ori, eta bere lagunak, gazte-kuadrilla

bat. Eta an, zerbait artzen-edo, mustradorean

geundela, itza atera zuan gazte

aietakoren batek, ia bertsotan egiteko gogorik

bai al gendukan; gazte bat bazegoala

an apizio piska bat zeukana, eta

arekintxe bertso batzuek botatzeko, nekatuta

ez bageunden beintzat.

Orrenbeste egingo genduala, ba, eta

asi giñan bertsotan. Bai gure Manuel Lasarte

ere; zai zegoan ura ere. Cure ondoren

laste bota zuan arek ere, eta txukun

asko bota ere.

Manuel Olaizola "Uztapide"

219

Berriz ere guk jarraitu genduan eta

aren paltarik etzegoan, eta gure bertsoari

erantzunez. Launa edo bosna bertso

bota giñuzen eta ixildu giñan, baña geurea

gogoan genduala.

Cazte-kuadrilla ori agurtu genduan,

eta oiera joan giñan; artean amazazpiren

bat urte edukiko zituan geienez ere Manuel

Lasarte orrek, eta:

-Cazte ori zer iduritu zak, Basarri?

-esan nion nik Basarriri.

""::Ona neri ori!

-Aspaldian ez diagu olako gazte asko

ikusi! Ori gero ere azalduko dek nunbaiten!

-nik erantzun nion.

-Bai; orrek bertso berriak bota dizkik

danak! Ez al aiz konturatu gure bertsoari

erantzuten ziola, bota dituan bertso

guzietan? Siñale ona dek ori!

-Cañera gaztea dek! Oraindikan asko

mejoratuko dek!

Oiek esa n da lo egin genduan. Cero,

urrengo Santa Agedetan, or aditzen degu

Santa Agedaren eskean ibilli zala gazte­

-kuadrilla batekin Zarautzen, eta oso

ederki egiten omen zuala bertsotan.

Ceiago ibilli gabea izateko, ederki egin

ere.

Arrezkero makiña bat bider joan naiz

Manuelekin Amezketara. Ara nola iza ten

diran gauzak: nik an Estankoan lenbizi

ezagutu nuanean, zeñek esango zuan nik

gazte arekin ainbeste aldiz ibilli bear

nuala?

Artean ere ibilliko nintzana gelditu

nintzan, gaitz txar batek arrapatu ta ezin

nualako. Bestela ere banuan gelditzeko

garaia, baña bein gelditu ezkero ez dago

berriz asteko esperantzarik. Al dan arte

jarraitu egin bear; nai baño len etortzen

da bestela ere ixildu bearra.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!