28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

puta asko ibilli genduan, baña azkenean

arek arrazoi. Cuk ere bagenduan ustez

arrazoia; baña, askotan pasatzen dana, langilleak

pagatu bear atzenean. Eta an gelditu

ziran gure txondorrak eta gure egurrak.

Uztaillaren asiera zan, da or akordatu

zaio gari ebakitzen asi bear genduala gure

Txankartari. Orduantxe zeuden gariak

beian elduta, ta goian geroxeago, danak

segiran. Da bai asi ere.

Astea pasa genduan basoan; da jaian,

beti bezela, etorri gera etxera, ta Arruako

Larretxe-berrian gariak ebakitzeko emango

zituzkiela. Jai-arratsaldean joan gera

Txankarta ta biok, eta artu ditugu ango gariak

ebakitzeko.

Jai-arratsaldean Ziolarren bildu giñan

Jeronimo ta Agustiñekin. Billera egiten zan

lekua baitzan Ziolar. Esan genien an lagunai.

Astelenean joan gera Larretxe-berri

orretara, ta eraso diogu itaiakin. Lantegi

ederra! Len txarra baldin bazan basoa, orra

ortik onerako lana bestea! Jo ditugu Kristorenak,

eta bi egunean ebaki orregatik.

Astelena ta asteartea ziran, eta gerrietako

otzak kendu giñuzen.

Astearte-arratsaldean garaiz ebaki giñuzen;

merienda eman ziguten, ta esandako

diruak ere bai. Ta etxera etorri giñan,

pasara ederra artuta.

Biaramonean, asteazkena. Birentzako

lana San Migel Artadin gendukan, ta beste

bi Aitola-berrira joan bear genduan arto­

-jorrara. Agustin Usarrua ta ni joateko arto-

-jorrara, ta Txankarta Juan Kruz eta

Murgiko Jeronimo joango zirala San Migel

Artadira gari ebakitzera.

Aiek biak lau egun pasata etorri ziran;

gu biak, berriz, bi egun egin Aitola-berrin,

eta andik Azkoitiko Egurtzara joan giñan

Berriz plazara

88

gari ebakitzera, baña piska bat deskantsatuta.

Cari ebakitzen jardundakoan, bi egun

arto-jorran onak dira

Asi gera Egurtza ortan, ba. Manuel Corria

esaten zioten nagusiari. Bere seme zarrenak

emezortzi bat urte ingurua eukiko

zituan. Ta Agustin da ni, lau lagun danak.

Manuel Corria, rubioa zalako esa ten zioten.

Asi giñan, ba, gari ebakitzen. Loiola parean

goian dago Egurtza ori, ta soro sakon

bat ederra etxearen gañeko aldean gari zegoana.

Lau gizon antxe: i ere bai ta ni ere

bai, ixilik jendea!

Bazkaldu ta siesta piska bat egin genduan,

da berriz ere asi egin bear. Ostirala

ta larunbata pasa giñuzen, eta gariak danak

ebaki. Lotzen ere jardun genduan piska

bat; eta, illundu zuanean, apaldu ta oera

al zan azkarrena, goizean ere goiz jeiki bear

genduala-ta.

Eguneko amabi pezeta izaten zan, da

bi egunekoa ogei ta lau; ta bost duro eman

zizkigun bakoitzari. Cauza aundia zan ura

orduan. Aurten dira berrogei urte, ta etziran

oraingo kontuak.

Coizean jaiki Egurtzan, laurak inguruan,

eta Madariagara joan giñan bi orduko

bidean. An meza entzun seiretan, eta

andik Uztapidera beste bi ordu, ta gosaltzera

etxera etorri nintzan. Ederki irabazitako

ogia jaten genduala uste det.

Jaian pis ka bat deskantsatu, ta berriz

ere, astelen-goizean, Larretxe-zarrera joan

giñan gari ebakitzera. Arruan dago ori, Larretxe-berriko

auzoa. Lau lagunak juntatu

giñan berriz ere. San Migeltik etorri ziran

an ziran biak, eta laurok Larretxe-zarrera

joan giñan.

An gogor jo genduan, baña danak ebaki

ziran. Auzo-Iangilleak ere baziran an,

da aiek ere onak iza ten dira. Arratsaldeti-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!