28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

duan. Batak bezela besteak, potorik etzan

izan.

Gero, Loiolako gazteak idea berriak artu

zituzten. Beren gogoa zan eguerdian ordubete

bat, baillara berria egiña zegoan eta

an festa pixka bat jarri. Bearbada esanak

egongo ziran zerbait kantatzeko. Baiñan

gazteak bertsolariak uste baiño lan geiago

egitea nai zuten. Kantatzeko tokira iritxi

ziranean, altabozak jarri ta kasetetan artu

ta olako lanak zeuzkaten pentsatuta.

Uztapidek ori ikusi zuanean, esan zien

aiek etzirala plazan kantatzera etorri; dozen

erdi bana bota ta alde egin bear zutela.

An gelditu ziran denak tristetuta. Baiñan

saio polita egin zuten gero. Gustora gelditu

ziran.

Ala, etorri giñan leengo lekura. Bar Goizueta

zuan tabernak izena. Etxekoandreak

goizean uste zuan baiño lagun geiago bildu

giñan. Sartu zan nagusia. Asten zaio

erritan:

-Zuk bai jendea ekarri! Jana nun dezu?

Zortzi bat platera zeuzkan beteta. Uztapidek

esan zion:

-Ekarri itzazu denentzat platerak, eta

emen dagoana partitu. Badago naiko jana.

Ura esan zionean, lasatu zan. Gero asi

zan aurreko egunean sobratu ziran oillaskoak

eta eltzekada bat baba txikia maaiera

ekartzen. Zenbat gauza atera zigun denontzat!

Jan ezin aala. Gustora gelditu zan

bera ere, orrenbestean osatu zanean. Uste

det ur gutxirekin betetzen zana izango

zala. Etzuan ematen emakume txarra zanik.

Kafea danori eman da orduantxe lasatu

zan.

Bertsolariak asi ziran kantari. Gozatu

ederrak artu genituan, batez ere Martin

itxuak. Esan zizkioten gogoan artzeko modukoak:

bera aientzat nolakoa izan zan bazekitela;

ari zioten zorrik etziotela ordain-

Berriz plazara

338

duko ... Malkoak ixuriz eduki zuten. Biotza

leertzen zitzaion.

Berriz asten ziran, gaztetako kontuak berritzen.

Laster parrez jartzen zan. Bertsolariak

bazekiten nola itzegin argitu arazteko.

Orrela pasa genduan arratsaldea.

Asi ziran etxerako bidean. Ernanitik zetorren

tranbea artu bearko genduala. Itxua

ta bere lagunari agur eginda, tranbea etorri

zanean sartu ta alde egin genduan Donostira.

Plaza Gipuzkoan ustu zan.

Orduan Lasartek esan zigun etxera abiatzeko

garaia zuala. Autobusa artu ta alde

egin zigun.

Uztapiderekin bertsotan

1m lagun gelditu giñan. Uztapidek esan

zigun kalean bero zegoala, eta Bodegón Alejandro-n

ardo pixka bat edanez antxe sartuko

giñala. Gu ere pozik berarekin. Bagenekian

Martin nagusiak arpegi txarrik

etzigula jarriko.

Sartu giñan. Aren poza, batez ere Uztapide

ikusi zuanean. Bereala asi zan esanez:

-Zer edan nai dezute?

-Ardo pixka bat -esan zion Manuelek.

Ekarri zigun botilla bat ardo eta basoak.

Joan zan sukaldera eta ekarri zigun platera

aundi batean legatza prejituta, eder askoa.

Denak janda, betekada ederra artu

genduan. Botilla ardoa ustu ere bai.

Zigarro puma artuta, sutu zuan Uztapidek,

eta esa n zigun:

-Oraintxe, lagun bat balego, bertsotan

asiko nintzake.

Orduan Bibianok esan zion:

-Onek lagunduko dizu.

Arritu egin zan, ori esan zionean. Orduan

galdetu zidan:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!