28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Tolosako txapelketa

Milla bederatzireun da ogei ta amabostean

zan Tolosan bertsolarien

konkurtso edo eliminatoria bat izan zana.

Ni ere apuntatuta nengoan Azpeitira joateko,

eta nere kezkak banituan nik ere; eta

joan bear nuala pentsatu nuan Tolosara, ta

baita joan ere.

Abendua izango zan, ta igandeaCl).

Etxean bazkaldu ta jetxi nintzan Zestuara;

an Urolako trena artu ta Azpeitira joan nintzan.

An, Tolosara pelota-partidora joan bear

zutenak bazeuden korredore batzuek; eta,

ola, aiek tokia bazeukatela tasisean da piska

baten itxogiteko.

Aiek preparatu bitartean kape bat artu

nuan, eta noizbaiten azaldu ziran aiek ere.

Abitu giñan, da baita iritxi ere Tolosara.

Aiek "Goazen prontoira!" esan zidaten

neri korredore aiek, baña etzegoan orduan

Tolosako prontoian ni eramateko partidorik.

Nik bertsolariak ikusi bear nituan derrior,

da baita joan ere.

Bertsolariak batzokian ziran. Sarrera

nunbaitetik lortu nuan da sartu nintzan

batzoki ortara; eta alako batean bildu ziran

bertsolariak ere.

119

Ala, lenengo, ongi-etorria edo agur

bana berak nai zuten bezela kantatzea libre

zuten. Bina izango zan. Aiek etxean

pentsatuta eraman zitezkean. Danak illaran

ederki kantatu zuten.

Bederatzi bertsolari ziran: Txirrita ta

Saiburu, Txirritaren lengusua; Ibarrako

Ezeiza, lrurako Moxua ta Andoaingo Etxeberria:

oiek bost eta lau Asteasukoak: Ondartza

Bautista, Pantxo zarra, U gartemendia

eta Txapartegi.

Gero gaia obligatua zan, da Gabon edo

Olentzeroetako oiturak esan bear zituzten.

Aurreko urtean, Donostian, euskera edo

euskal gaia eman izan bear zuten, da batzuek

ura gogoan eta etxean pentsatutako

bertsoren batzuek igual eramango zituzten.

lrurako Moxua, beintzat, nabarmendu

zan. Arek etzuan Gabonik eta Olentzerorik

aitatu; Sabino Arana Goirirekin asi zan eta

ortan bukatu zan aren saioa. Baña arek ainbat

txalo irabazi zuanik, egun artan etzan

izan besterik; arek ainbat parra eragin zuanik

ere ez. Arek baño obekiago gaia erabilli

zutenak izango ziran, baña uraxe grazian

erori zana ano

Beste batzuek baziran: Lujanbio bat,

konparazio baterako. Onela kantatu zuan:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!