28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A ROZPIDEKO

iru anaiak, Juan Mari, Isidro

ta Jose Joakin bertsolariak ziran,

da Isidro ere etzan izketan makala.

Juan Mari ezkondu zan, da bi alaba bazituan.

Bat etxera ezkondu zan, da Azkoitiko

aguazil edo merio sartu zan aren gizona,

ta il zala aditu nuan. Bestea, berriz,

Andutzko Saletxera ezkondu zan alaba

gaztea, ta orain Soasun bizi da. Bi basarri

auek Itziarren daude. Onek ere gizona illa

izan bear du, ta pameli aundia duo

Beste bi anaiak, berriz, mutilzarrak ziran,

Jose Joakin da Isidro. Aiek morroi edo

orrela ibilli izan ziran. Jose Joakin ori or,

Azkoiti alde orretan-edo, oso ezkutatuta

zebillen, da Isidrori galdetu omen zioten:

-Zer dio Jose Joakin orrek, edo nun dabil?

Aspaldian ez da onera azaldu!

-Or Azkoiti alde orretan da.

-Orain ere majoa egongo da ura?

-Bai! Nik ez det olako landare-klaserik

ikusi oraindik! Zenbat lekutara aldatzen

dan ori, ta beiñere ez da igartu oraindik!

Gizena egoten zan, bao Jose Joakin da

Juan Mari beti gizenak egoten ziran; da Isidro,

berriz, plakua.

Juan Mari ori basarri kaskar batean bizi

zan. Atxuritxo zuan izena, ta siñale txarra.

Atxuri beste bat zegoan an goraxeagoan.

Arozpide

111

Ura obea zan. Atzeneko "txo" orrek asko

itxusten dio izena ere, eta ala zan ura: basarri

eskasa.

Orain utsik egongo da ura. Atzeneko

bizi-Iagunak aiek izango ziran ano Juan

Mari bera, berriz, aspaldi il zan. Aiek gure

aurreko gizaldikoak ziran, gizon oiek, eta

gu ere zartu giñan da pentsatu besterik ez

dago.

Atxuritxoko errementaria esa n oi zioten

Juan Mari orri, eta noiz edo noiz errementaritzan

jarduna izango zan ura.

Bertsolari egokia izan bear zuan arek.

Nik bein ikusi nuan bertsotan ura, mutil

koskor txikia nintzala, Lasturren Zubeltzurekin,

eta nik ezin nezake esan nolakoa

zan.

Aren bertso bat gogoan daukat oraindik.

Anaia Jose Joakin da biak neska bati

laguntzeko asmoan joan omen ziran. Atzenean,

beintzat, Juan Mari joan omen zan

neskarekin, eta orduan kantatua. Nik bi

ikasi nituan: bat, Jose Joakiñek kantatua lenengo;

ta gero, Juan Marik kantatua; baña

Jose Joakiñena aztu zait, eta Juan Marirena

nik onelaxe ikasi nuan:

Aizu, esango dizut

lenengo arrantzan:

zu' re juan ziñan baña

beste bat e an zan;

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!