28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nik Uztapide ezautu neban

bertso kantari beñola,

bertsolari lez onena dala

erri guztiak diñola.

Aundia dogu baña apala,

ez da arrotuko iñola,

Uztapide da Euskalerriko

txapeldun urretxiñola.

Bertsolariak, zartuagaitik,

jakitun antzo eztena,

gure Uztapidek danentzat dauka

zentzundun erantzupena.

Orretan beti agertu jaku

euskaldun eta gizona,

ori dala-ta erriak diño:

11 Au da gure txapelduna!".

Jakituriak ez dau egiten

bertsoetarako grazi,

orretarako jaio ez bada

alperrik egin garrasi.

Manuel jaunak eskola asko

etzuan eingo ikasi,

au ta guzti be emen daukagu

Euskalerriko nagusi.

Ikusten dira filosofoak,

gizon argi ta altsuak,

teknika eta rima-kontuan

bertsozale jakintsuak.

Baña gatza ta piperra palta,

ez dira orren gozuak;

erriak askoz naiago ditu

Uztapideren bertsuak.

Berriz plazara

Uztapide, txapeldun

364

Bertsoetako bear ditugu

berezkoa ta biotza,

onek ez ditun bertsolariak

alperriko dau jakintza.

Cure Uztapide berezkoz eta

biotzez da aberatsa,

jakitun askok artuko leuke

onen piper eta gatza,

Donostiako Astorian zan

argi ta garbi ikusi,

danan gañetik, kostata baña,

zelan zendun irabazi.

Batzuk zalantzan ibilli arren

zu zara danen nagusi,

Euskalerriko bertso-txapela

ondo zenduan merezi.

Omen-jai asko merezi ditu

Uztapideren txapelak,

frutu ederrik asko emon dau

gaur arte bere arbolak.

Ikasbidetzat artu daiguzan

bere bertsozko eskolak,

bera da gure arbola eta

gu gara bere orbelak.

(1963)

Balendin Enbeita

Nere apurra, Auspoa 117-118.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!