28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bertsoak gogoratutzen zaizkit

nagon garaian aldartez,

oraintxen ere bat bota bear

dizut aspaldiko partez:

ama k bakarrik egin bazindu

besteren kutsurik batez,

J esus bezela sortuko ziñan

Espirituan bitartez.

Udaberrian bere garaian

azaldutzen dira zuzak,

oiek dirade nola datozten

iñork ez dakigun gauzak;

baña segitzen baldin badigu

orain daukagun jentuzak,

aurrera ere izango dira

olako Niño Jesusak.

Lendabiziko bertso ori Pablo Zubiarrainek,

Ernani-Txikiak, emana da; eta

bigarrena, Jose Agirre bertsolariak emana.

Beste au, berriz, Loiolako Errementeriko

Inazio Zubizarretak artu zuan gogoan.

Azpeitiko taberna batean, saio luze

baten ondoren, erteerakoan, atean bu eltatu

ta nik Lizasori botía omen da:

Zapatak baño sarriagotan

jantzi izan det abarka,

bein bear eta gaur ere emen

nabil baldarka-baldarka;

uste ez dala gertatua zait

emen naikua aztarka,

gaur gazte onek autsi banindu

ura izango zan marka.

San Tomasetan Azpeitira joan giñan,

urte baten, Manuel Lasarte, Jose Lizaso,

Basarri eta ni, berriz, Uztapide. Ezkondu

berria nintzan orduantxe, eta zerbait

danak iza ten zuten neri esan bearra; aiek

ere bai. Bertso auetxek bota zituzten:

Manuel Olaizola "Uztapide"

239

Basarrik:

Manuel gazte, itzegingo'izut

anai maite baten gisan,

etzaitezela betiko galdu

buru-ariñen peskizan:

ezkondutzeko tratu orretan

presarik etzazu izan,

mutilzartuta egonagatik

Uztapide ezkondu zan.

Lasartek:

Uztapide au gazte-denboran

beti izan da nagiya,

baña bein asi zanian argi

ibilli zuan begiya;

onen kontuan esango'izuet

momentu ontan egiya:

andre ederra artu zuan, bai,

onentzat ederregiya.

Lizasok:

Uztapide au etzan akordau

gazte-sasoia zun arte,

oaintxe berekin izango ditu

aurki irurogei urte;

oraindik oso ez dauka baño

apenas ditun aparte,

orren semeak kintatik libre,

suerte bat badaukate.

Uztapidek:

Bein bear eta ari zerate

oraiñ e zuen dotriñan,

nere sasoia pasa ote zan,

jaunak, ortaño antziñan?

Amaika begiratu egiña

neskatxai kale-eskiñan,

diruz pobriak izanagatík

ortatik osatzen giñan.

Beste batean, Azpeitin izan giñan bertsotan

Jose Lizaso, Jose Agirre, Imanol

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!