28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Abek ibiltzen dute

milla enbusteri,

tarteko pekatua

jarriko' et agiri:

kobratzen ari ziran

euneko amabi,

aurretik kobratuta

daukazute ori.

Zelakuak diraden

jarri agirian,

Uztapidek esan du

nolakuak dian;

pelotariyak ero si

juan da segian,

orrelakorik ez dago

J ainkuan legian.

Aspaldian izan dira

milla nobedade,

artzeko galantekin

triste asko gaude;

ezagutu ez bagiñu

geuretzako obe,

jokatzeko beti pronto

xentimorik gabe.

Berriz e orruntza nua

poliki-poliki,

gure auzi gogorra

orra erabaki;

abekin tratatzen dunak

zer diran badaki,

dirua gutxi eta

txartela galanki.

Sesiyo polita zegon

emen sortzekua,

au bai dala buruan

ongi sartzekua!

Beti daukate txartela

ustez saltzekua,

guk ez degu zorrik eta

abek artzekua.

Manuel Olaizola "Uztapide"

265

Bestien gaitzak eta

segi'ituzte gogotik,

bizi nai dutelako

oik gure lepotik;

galdutzen deguela

etzan orregatik,

etxe bat badadukat

egiña jokotik.

Lenguan estuasuna

Tolosan ikusi:

Latasan alde sartu

ziran bizi-bizi;

gero diru kobratzera

nintzanian asi,

Arruiz baño azkarrago

etxera igesi.

Nik arrapatu nitun

kalian ertzian,

otxan asko egondu zan

lepotik eltzian;

gizona umiltzen da

dirua galtzian,

pagatzeko agindu zidan

txekorra kentzian.

Itzegiteko ez gaude

oso apartian,

obe ibilli ez bagiña

iñoiz alkartian;

eztegu irabazitzen

lautatik batian,

trankil egon zaitezte

irabazi artian.

Beiñ egindako utsak

kontatzeko gaude,

lagunak ez bagiña

askozaz e obe;

gaur jokatuko degu

Atanoren alde,

iñoiz juanak gera

bate kobra gabe.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!