28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

-Makiña bat parre egin zuen jendeak ori

entzunda!

Horrela gogoratu du, oraindik ere graziko,

Roman Okelarrek. Segidan beste hau kantatu

omen zuen Uztapidek:

Ez dakit nola itzegin dedan

olako modu berdian,

guztiak esan gabe batzuak

euki ditzadan gordian.

Gaztiak ere atzekaldean

egongo dira guardian,

mutil sasoikoak jakizute

biarko, andriak zer dian.

Pello Saikola, Aginagako bertsolaria, Mutrikun

bizi omen zen aldi hartan, eta Itsasmendiko

juntaizo hartan berta n omen zen. Piska bat

edaten zuenean, beti kantatu beharra iza ten

omen zuen Pellok; eta honela izan omen zen

bere bertsoaren amaiera:

Nola bizi zea, Manuel,

andria artuta?

Eta Uztapidek:

Gizonari egiteko

ori dek pregunta!

Nik ezin ixilik euki

mingaiñaren punta.

Nola bizi ote naizen

andria artuta,

eu ere ezkondu adi

ni ondo bizi nauk tao

Orain berrogei ta bat urteko kontuak dira

auek! -errematatu digu Okelarrek.

Astigarrabiako fes tetan

Ondorengo kontu hauek Astigarribian gertatuak

dira, eta artean mutíko zela jaso zituen

Manuel Olaizola "Uztapide"

393

gogoan bertan entzundako bertsoak Roman

Okelarrek. Akilino Izagirre Zepai eta Jose Manuel

Olaizola Uztapide izan omen ziren bertsotan.

Entzun diezaiogun Romani.

-Nik amaika urte nituan. Orduan Modesto

anaia eta biok giñan. Uztapidek ogei

ta amar urte zeuzkezan; eta Zepaik, ogei ta

amairu-edo. Zepairen bertso baten amaiera

onela izan zan:

... esango'izutet egia:

Maria Sorgin deitzen dio tena

dauka bedorrek nobia.

Berrogeitamar urte oraintxe

kunplituak zaizka ia,

arekin aurra sortu orduko

zurituko da ogia.

Ez dago esan bearrík gerra ondorengo ogi

beltzaren garaiak zirela, Okelarrek ondo gogoratu

digun bezala.

Bestalde, emakumeak erabat pintatzen-eta

garaitsu hartan hasi izango ziren. Halamoduzko

kontuak aípatu ízango zituzten, behintzat,

bi bertsolariek. Honela dio Romanek:

Akordatzen naiz Zepaik kantatu zuan

bertso baten erdiarekin:

Ezpain guztiak gorriturikan

pintura eta zikiñez,

astian nola ibiltzen diran

Jainkoak bestek jakiñ ez.

Eta Uztapidek:

lru edo lau ikusten ditut

ezpaiñak pintaturikan,

oiek bizirik erreta ere

ez dago pekaturikan.

Uztapideren orduko beste bertso erdi

bat:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!