28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Donostiko txapelketa nagusia

MILLA bederatzireun da ogei ta amabostean

asi giñan eliminatoriakin,

baña ogei ta amaseian bukatzeko. Ilbeltzaren

emeretzian, San Sebastian bezperan,

ospatu zan txapelketa nagusia, Donostiko

Victoria Eugenia antzokian edo

teatroan.

Guk kotxea enkargatua gendukan Azpeitiko

tasis bat, eta Zestuara seiretako mezetara

jetxi giñan. 1m Endoiakoak eta beste

iru Lasaokoak giñan kotxe ortan

joatekoak. Gu, Endoiakoak, Txortxiko Santi,

Lazaroneko Jose Antonio ta ni giñan; ta

Lasaokoak, berriz, Tmkumango Donato ta

Mixpiretakoak bi anaia. Sei mutil preparatu

giñan.

Zestuan meza entzun, da etorri zan Azpeitiko

tasista ere. Artean goiza zan, zazpirak

geienez ere; ta Donostian gosalduko

genduala ta joan egin giñan Donostira.

31 de Agosto kalean bada bodegón bat.

Azpeitiko Gallaikoak ziran an orduan, da

gaur ere bai. Azkune dute abizena edo apellidua.

Santa Mariako eleizatik bertan

dago. Araxe joan giñan gosa1tzera.

Nik artean Donostiko berri gutxi edo

batere ez nekian. Pare bat edo im bat aldiz

izango nintzan geienez ere.

Beintzat, gosaltzeko apetitu ederra gendukan,

eta txuletaren bati aizeak aterako

127

genizkan. Nagusiak ere ezagunak ziran,

da bapo gobernatu giñan. Gero, kontuak

egin da berriz ere joango giñala, eta aldegin

genduan.

Amarrak alderako Euzko Etxera juntatzekoak

giñan, eta ara arrimatu giñan. Bertsolariak,

geienak ara bildu izango ziran,

eta andik Victoria Eugenia-ra joan giñan.

An ezagutu giñuzen mugaz amnzkoak

ere: Dargaitz, Harriet eta Iriarte. Mutuberria

zan bes tea etortzekoa, ta etzan etorri;

ez dakit zer pasa zitzaion. Oiek Elizondon

ontzat emanak ziran. Tolosatik, berriz, Txirrita,

bere lengusua Saiburu ta Andoaingo

Etxeberria. Gu, berriz, Zepai, Txapel da nik

osatzen genduan imkoa. An juntatu giñan

bederatzi bertsolari, Victoria Eugenia-n.

Juradua edo epai-maikoak ere bai. Tolosan

da Azpeitin ziranak berak ziran Donostian

ere: Ariztimuño ta Lekuona apaizak,

Olaizola, Zubimendi Joseba, Txomin

Olano ta Basarri edo olakoxe batzuk.

Asi giñan, ba, kantari, beti bezela lenbiziko

agurra egiten.

Erdi-erdian nengoan; bostgarren edo

orrelaxe. Bertsotan asterako, esan zuten txalorik

ez jotzeko, bestela luzatu egingo zala

txapelketa; ta lenbizitik jendeak ixiltasuna

gorde zuan, baña nere txanda etorri zan da

egundoko txalo-zaparrada izan zan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!