28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dala-eta, ondoren datozen bertso auek kantatu

zizkion Lanberriri:

Aizu, Lanberri, zuri begira

auxe pentsatzen nengon da,

noizikan beingo parranda ori

gizonarentzako on da.

Gaiñera emen kendua dago

tabernetako erronda,

obe zenduke giro onekin

goiz arte bertan egonda.

Arriskutsu da gauez bakarrik

mendiz mendi juatia,

obe zenduke emen gurekin

gau guztian egotia.

Asarretuko balitzaizuke

etxekoandre maitia,

esan zaiozu: "Uztapide da

gauza onen kulpantia".

Iruditzen zait emen gurekin

zu geldituko zerala,

eta goizean etxera juan

eguna argitu ala.

Gauz orregatik etxekoandrea

ezta jarriko petrala,

nik pentsatzen det lenago ere

oitua egongo dala.

Kontu orrekin ixildu zaitez

aspergarria zaude ta,

pozikan egon bear zenduke

oso ederki gaude tao

Emen egitan mintzatutzeko

artu ezazu arreta,

gezurra esaten etzaitez jardun

ez degu sinisten eta.

Aiako Laurkiñen, 1961

Beste toki askotan bezelaxe, bein batean,

Aiako Laurkin auzoan gertatu ziran Uztapide

eta Mitxelena. San Mieletan iza ten

Manuel Olaizola "Uztapide"

361

dira bertako festak; baiña egunik aundiena

Ama Birjiña Errosariokoa ospatu izan

da beti auzo ortan; eta orduan ekarri oi zituzten

bertsolariak.

1960 urtea izango zala uste det. Eduki

nezake urte batzuen okerra; baiña ori da

gutxienekoa. Bertsolariak, eguerdi eta arratsalde,

bietan jardunak ziran; baiña nik

arratsaldekoa bakarrik entzuteko aukera

izan nuan.

Bertsotan asteko zeudela, euriak eraso

zion, eta Uztapideri bertsotarako gaia artatik

sortu zitzaion. Mitxelenaren motoan

edo vespa-n etorri baiziran biak, eta Uztapideri

euritan motoan etxera joan bearrak

bildurra ematen zion. Bertsotan ala adierazten

du beintzat.

Uztapidek:

Erririk erri nola ibiltzen

dan beti bertsolaria,

kontrariorik txarrena sarri

guretzako egualdia.

Motoa etxera joateko ta

gogor ari d u euria,

kotxe batek oraintxe neri

ematen dit inbiria.

Mitxelenak:

Lau urte ontan nik ibili det

motoa ondatzeraño,

pezta bat ere ez dit ordaindu

egia esan gaurdaño.

Orain kotxe bat billatu nairik

ari dun ainbat enpeño,

garestiago ertengo zaio

Mitxelenan vespa baño.

Uztapidek:

Moto auekin saltsan sartua

gaur arkitzen naiz damuan,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!