28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

An Zepai-ta lau bertsolari izan giñan

artan ere, ura zan bat gaiak jartzen. Zepairen

da nere txanda iritxi zanean, ara

zer gai jarri zizkigun: ni ikazkiña, eta Zepai

mandazaia. Arek bazekian gure berri:

guri zer gai etorriko zitzaigun ondoena.

Zepaik onela kantatu zuan:

Aspaldi ontan lanikan gabe

gendukan mando-taldia,

ta animali deskantsatuak

beti badauka aldia.

Aizu, Manuel, nagon lekutik

egingo dizut galdia:

Manduak jarri ditut perrakin,

ikatzak pronto al dia?

Nere erantzuna:

Aspaldi ontan lanikan gabe

manduak pentsua jaten,

mandazai ona aizen tankerik

iñondik ez dit ematen.

Ikatzak ia pronto al diran

zer ari itzan esaten?

Gizarajuai kosta bear zak

nik egiñak eramaten.

Onelaxe edo onelatsu ziran gure orduko

bertsoak, eta besteai zer gai jarri

zien ez daukat gogoan. Lazkao-Txikik

eta Lasartek ere beste orrelako gairen bat

izango zuten, eta orrelaxe denbora pasatzen

genduan guk. Orrelako bat izan

ezkero, gaiak jarri edo ofizioak eman­

-edo, asko laguntzen duo

Goizean emendik trenean joan, da Beasaingo

estaziora zerrari oietako anai bat

atera zitzaigun, Jose, kotxearekin. Arek

eraman giñuzen Arriarana, eta an gosaldu

egiten genduan lendabizi. Bertso-

Berriz plazara

214

tarako sasoian jarri, eta andik aurrera

etzigun ajolarik guri kantatu edo ez kantatuo

Txistulariak, gu ara joaterako, martxan

jarrita ego ten ziran. Goizean diana

jota lendabiziko pestari asiera ematen

diotenak, txistulariak dira. Aiek ez dute,

bezperan pesta baldin bada ere, logalerik

iza ten; beti jotzeko pronto.

Norbera oian dagoala, txistu-soñuak

ederki ematen duo Gu, iñoiz egun bat

leku batean pasatu-eta, biaramonean

bes te erri batera joateko edo erri batean

bertan bi eguneko joanak-edo oian gaudela,

diana askotan jo izan digute guri,

eta segituan jaikitzeko gogoa ematen dio

arek gazteari.

Arriaranen ere orkestina beti iza ten

da ona, ta dantzan egin nai duanak ez du

soñu-paltarik izaten. Tokia ere ederra

aparta da, egualdi ederra baldin bada.

Zelaia dago aproposa gazteak jostatzeko;

eta, euria egiten badu, berriz, zimitorioa

bikaña elizaren aurrean. Egualdi txarragatik

berdin egin liteke an pesta.

Olako erri txikietan, askotan ez da lan

ederra izaten. Euria asi orduko nun soñua

jorik ez. Tabernaren baten barruan­

-edo asiko dira soñu jotzen, da baso erdi

bat emateko tokirik ez; jan bear dutenak

serbitzeko eta ezertarako ere ez.

Alako estalpe bat baldin bada, berriz,

an, dantzan egin bear dutenak, egingo

dute; tabernan ere lana ondo egingo

dute, eta danak ongi arreglatuko dira.

An gañera, elizaren ondoko estalpe artan

ere, taberna jartzen dute pestetarako.

Aizkolariak ere egin izan dituzte,

Errekalde zana beintzat; eta orduan bai,

sasoia ere bai omen zeukan. Aizkolaria

ona zan ura, baña etzuan suerterik izan.

Atzen aldera gaixorik ibilli zan, da gai-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!