28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bazan garaia! Asi goizean da zenbat bertso

bota ote zituan? Burutik nastutzeko

ere bada ori.

Dana dala, orain juradua puntuak sumatzera

joan da. Bitartean, gu antxe zai.

Berriz ere txapela neri uzten didate.

Bildur dira burua oztuko ote zaidan.

Lazkao-Txikik oraindik sasoia daukala

ta ez dute, neretzat ainbeste erruki,

orrentzat.

Beraz, Uztapidek lenbiziko saria; bigarrena,

Lazkao-Txikik; irugarrena, Xalbadorrek;

laugarrena, Mitxelenak; bostgarrena,

Mattiñek; seigarrena, Lopategik.

Ortík aurrerakoak ez dira izendatzen

zein zeiñen urrena diran, eta onenbesterekin

bukatzera noa; ta agur, Donosti!

Urte artan, eta aurrekoan ere bai, Salegitarrak

ekarri niñuten etxera. Aiek ere

alegiñak egiten zituzten neri txaloka, eta

ala ere danen bearra iza ten nuan. Oiek La

Guipuzcoana-ko nagusiak dira; kamion

asko dituzte oiek berenak. Irugarrenean,

Oiartzungo kontzejal batzuek ekarri niñuten,

eta eskerrik asko neri egin zizkidaten

mesedeakgatik.

Beste txapelketa bat 1967-an, Garagarrillaren

l1-n, izan zan, Anoeta-n, Donostiko

pelota-lekuan. Ongi betea gañera;

bat geiagorentzako lekurik etzan ano

Bertsolariak auetxek ziran: Mattin,

Lopategi, Gorrotxategi, Xalbador, Garmendia,

Arozamena, Mugartegi eta Madariaga.

Zepai ere juraduko maian an zegoan,

eta arek eman zion asiera bertso batekin.

Orain ordenan dauden bezelaxe egingo

dute, lenbizi Mattin dala, danak kantatu

arte. Kantatu dute agurra.

Orain puntu bana jarriko die Irigoienek

zortzi bertsolariai, eta erantzun dute

danak.

Manuel Olaizola "Uztapide"

313

Orain binaka asiko dira. Lenbizi, Mattin

da Lopategi. Bina puntu jartzen dizkie,

eta erantzun dute. Ora in alkarrekin

teman iruna bertso. Orain Lopategik iru

bertso berak bakarrik kantatuko ditu, eta

gero Mattinek gauza bera egingo duo

Ora in Lopategik, bertsoaren atzeneko

lau itzak emanda, bertso bat osatu bear

duo Mattinek gauza bera egiten duo Lopategik

eta Mattinek bukatu dute beren

saioa.

Orain Gorrotxategi eta Xalbador datoz,

eta lan bera egiten dute. Urrena Garmendia

ta Arozamena, ta gero Mugartegi

ta Madariaga.

Zortzi bertsolari oietatik iru pasa bear

ziran aurrera, eta oiek dira Lopategi, Xalbador

eta Gorrotxategi.

Arratsaldeko lenengo saioa Lazkao­

-Txiki, Lopategi, Gorrotxategi eta Xalbadoro

Zepai ere antxe zegoan eta egin

zuan lenengo agurra, ta bes te laurak ere

berdin agurtu zuten an zegoan jendea.

Lazkao-Txiki eta Lopategi asiko dira

orain.

Bina puntu txandan ematen dizkie,

eta erantzun dute. Opizioak emanda alkarrekin

teman beste iruna bertso, biak

txandan; berealaxe osatu zituzten. Orain

Lazkao-Txikik iru bertso basarri uts batí,

eta oso ederrak kantatu ditu. Lopategik

bes te orrenbeste egin bear du beste gai

batekin, eta kantatu ditu. Orain, saioa

bukatzeko, bertso bana biak, atzeneko

lau itzak emanda, eta ederki osatu dituzte.

Gorrotxategi eta Xalbadorrek lan bera

egiten dute, eta orrekin arratsaldeko lenengo

saioa bukatzen da.

Orain lau bertsolariak lan bera egin

bear dute. Lenengo, Lazkao-Txiki emen

gelditu eta beste irurak kartzela moduko

orretara era mango dituzte.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!