28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ta beste batean beste auxe:

Maietz illaren amairua zan

erten nuana etxetik,

ni gaixo eta nere andria

erdi negarrez atzetik;

aspaldi artan sufritzen nuen

burutik da biotzetik,

Urkola jaunak sendatua nau

oraindañoko gaitzetik.

Bertsotan egiteko ez naiz gauza, baña

bertsotan egin gabe ere makiña bat bizi

dira, eta nik ere ala bizi bearko det. Burua

oso mantsotu zait; nekez pentsatzen

ditut gauzak eta, bertsotan egitera ezkero,

burua azkarra bear duo

Emen nere lengo lagunik ez da bertsotan

dabillenik Basarri besterik, eta

Jainkoak lagun deiola urte askoan.

Len esan det eta lengo igandean Zubeltzuren

omenajean giñan, ba, eta gusto

ematen du oraingo bertsolariakin.

Zortzi baziran Deban, eta bat baño bestea

ederkiago jardun ziran danak. Poz

ematen du gazteak orrela ikusitzeak.

Euskalerrian ez da orain aña bertsolari

izan sekula, ta onak gañera.

Lizaso, Agirre, Lazkano, Gorrotxategi,

Lasarte, Arozamena, Mugartegi eta

Lazkao-Txiki ziran lengo igandean kantatu

zuten bertsolariak. Oso saio ederra

zan lengo igandekoa.

Eta bes te orrenbeste bertsolari badaude

Euskalerrian, bear izan ezkero.

Beste txanda batean, orain etxean gelditu

diranak izango dira aurrena. Txandaka

iza ten dira orrelakoak.

Txirritaren omenajea ere gogoan

daukat oraindik. Orduan ere bi gizaldi

bezela giñan: Txirrita bera, Lujanbio, Tellei-Txiki,

Juan Jose Sara sola eta Fernando

Alkain; oiek ziran gizaldi bat. Beste

Manuel Olaizola "Uztapide"

357

gizaldia, berriz, Basarri, Alkaiñen semea

Iñaki, Txapel ere oso zarra ez, eta ni ere

an nintzan orduan.

Zarrak ziranak joan ziran mundu

onetatik; eta gazteak giñanak ere zartu

gera eta larri gabiltza.

Orain Zubeltzu, Artxanberri Altzokoa,

Bidaniko Muñoa, Enbeita Muxikakoa,

Pello Saikola eta orrelako batzuek

daude zarrak, bertsolariak alegia.

Oieri jarraitzen diegunak, berriz, gu

gera: Basarri eta ni, Uztapide. Gero Loidi-saletxe

Errezilkoa, Asteasuko Kortajarena,

Azkoitiko Patxi Larrañaga, Barbero

esaten diotena, ta Zubikoa; ori

Sunbillakoa da berez, baña orain Frantziako

erri txiki baten bizi da: Bankan.

Orain bertsotan dabillen zarrena Mattin

izango da, eta umorerik onenekoa

ere bai.

Gero badira Xalbador, Xanpun eta Ezponda.

Oiek mugaz arunzkoak dira.

Emen, berriz, Mitxelena, Lexoti, Garmendia,

Egileor, Etxeberria, Igartzabal,

Azkoitiko Larrañaga gaztea, Kosme Lizaso,

Narbaiza, Segurako Intxausti eta

abar.

Naparroan ere badira: Madariaga,

Zabaleta, Uizi Aranokoa eta Perurena

Goizuetakoa, orain Elizondo alde artan

bizi dana.

Gero, Bizkaian or daude Lopategi,

Azpillaga, Arregi, Sardui, Ajuria, Balentin

Enbeitaren semeak eta Muniategi.

Ni gogoratu gabe geldituko naizenak,

batez ere gazteak, beste ogei badira gutxienez

emen, sariketara presentatzen diranak;

eta barkatu nik aitatu ez ditudanak.

Ora in ez dago bertsolari-paltarik;

baña bertsolariak gauza askotarako bear

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!