28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oso ederki portatu dira

jornalian da propiñan;

ostatun bertan ordaindu dute,

ez beintzat kale exkiñan.

Bertsolariak gaizto samarrak

omen ziraden antziñan,

guk ez genduan orain kantauko

alakuk izan bagiñan.

Zube1tzuren omenaldikoan

Buztarrik Uztapideren bi ateraldi eta bertso

bat gogoratu dizkigu, Zubeltzu bertsolariari

Itziarren omenaldía egín zitzaionekotik.

-Itziarren probalekua dago, eta taberna.

Ordurako bertsotan eginda geunden; eta,

tabernatik urteterakoan, Uztapideri Basarrirengatik

esan neutsan lan asko egindako

gizona zala. Eta berak:

-Bai. Gizon orrek lan asko egin du lanari

igesi.

Gero, urten giñan tabernatik kanpora,

eta an arrizko eserleku bat egoen, eta ber-

Berriz plazara

398

tan eseri zan Basarri. Eta Uztapidek, parera

irixtean:

-Zer, Basarri: kantsaziñoia ala gosearena

da ori?

-Gosea? Gosea paga tu egingo nuke nik!

-Bada guk kentzea pagatzen diagu -Uztapidek

errematea.

Buztarrík egun hartakoetatik gogoan daukan

Uztapideren bertsoa, berak esan bezala, ora indik

ere bolo-bolo dabílen bertsoa da:

Jose Antonio, gaztetatikan

lagun aundiak ginduzun;

ni Olabarrin bizitzen nintzan

eta zu, berriz, Zubeltzun.

Zuk sorotikan bertsoa bota

ta bestetik nik erantzun,

nik ditudazan bertso onenak

zuri ikasi nizkizun.

(Nikolas Aldaik

grabatu eta papereratua).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!