28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Aateentzat ere toki ona zegoan: erreka

bertan, da ongi.

Aateak arrautza asko egin ziguten.

Lenbiziko urtean berreun da amar, da

bigarrenean eun da larogei esan zigun

saldu zituanak; eta egin zituzten ainbeste

eta geiago ere. Etzigun batere gezurrik

esan.

Baña, bi urte oiek pasa ziranean, kontuak

atera giñuzen, eta jan zituzten pentsuak

geiago balio zuten, egin zituzten

arrautzak baño.

Arrautzak danak gabean egiten dituzte

aateak. Larogei aatek irurogei ta

emezortzi egin izan zituzten, eta ura izaten

zan edertasuna, goizean txabolako

atea idikitakoan! Txabola txikia iza ten

zuten, da lur estali iza ten zuten arrautza.

Zeñek esan, ura ala ikusita, aiek etzutela

jateko ainbat eman bear? Baña asko

bear, ordea, jateko ere.

Bi urtean eduki giñuzen aateak; eta

aiek baño oberik etzala izango beste batzuek

jarrita ere, eta utzi egin genion aateak

edukitzeari

Corredores indios zan aate oien izena.

Usurbilko Pagolaren etxetik ekarriak ziran

aate oiek. "Con el ave de pico no se hará

rico" esan zuanak, zerbait esan zuan.

Olloakin ere ez genduan irabazi aundirik

ikusi, eta arriskua galanta galtzeko;

eta utzi egin genion olloak edukitzeari

ere. Guk gero geiago jartzeko asmoak giñuzen,

ondo asi bagiña; baña ez giñan

gustora ari, eta bertan bera utzi genion.

Guk olloak eduki giñuzenean baño

gauza gutxi geiago balio du arrautzak;

eta, pentsua, berriz, zer preziotan dagoan,

begiratu besterik ez dago.

Orain olloakin ari diranak, ez dakit

nola ari diran. Ollo-tokiak oso ondo egiñak,

automatikoak, gizon batek berrogei

Berriz plazara

326

milla olloen lanak egiteko moduan jarrita

ta orrela; gaur, bes tela, esku-Iana

asko kostatzen da. Lareun edo bosteun

ollori begira jarri gizona ta ez da konturik

orain.

Guk buru-auste ederrak ibilli giñuzen

geren olloakin, eta atzenean diru­

-puska bat galdu ta erretira egin genduan.

Txabola ere dana bizkarrean guk bi

anaiak ibillia da; eun da geiago metro

kuadroko txabola, ederki bizkarrak nekatuta

jasoa. Bidetik ogeitaka metroak

bazeuden, da andik dana bizkarrean eraman

bear. Asi blokeak eta morteroak eta

zurajeia, tella ta danak. Orain antxe dago

alper-alperrik, ezeren serbiziorik egiten

ez duala.

Lanean egin degu saio bat, eta orain

deskantsatu egin bear degu.

Gu onera etorri ta laste, barrikote bat

izan zan, Talare izeneko ostatu batean.

Nik orain andrea detan onen etxean

geunden gu jaten, Bidealden, da aren aurrez

aurre dago ostatu ori, Talare. Larunbat

batean zan barrikotea. Jeneralean ala

izaten dira barrikoteak, batenbatek trago

bat geiegi edan balu ere, astelenerako

senda tu dedin. Ez det uste askotatik

bat deskuidatzea arritzekoa danik.

Gu ere joan giñan, ba, anaia biak, barrikote

orretara, eta egundoko jendetza

giñan.

Barrikotea zer dan galdetuko du zenbaitek.

Oso esplikazio erreza du onek.

Barrikotea da barril koskor bat sagardoz

betea, aundixeago edo txikixeago, neurri

jakiñik ez duana. Sagar jo-aldia egiten

danean betetzen da; ta, al baldin

bada, atzeneko pizarrakin bete berde­

-berdea, ta etorri dedilla aguro. Orixe da

barrikotea.

Esan bezela, jende asko giñan; eta,

Oiartzungo oitura, piska bat berotzean

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!