28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

nola nagusi bera izan baitan

bertsolaritzaren deman.

Obe genduke gauden bakoitzak

osasun erdiña eman,

gizonak beste berreun urteko

bizia dezan eraman.

J ose Agirre:

Gizonai ondo itzegitean

etzaio ematen miñik,

Manuel maite, pentsatze'al zendun

ainbat maitatzen ziñanik?

Bazkalondo bat ederragorik

ez det ikusi iñun nik,

au bezelako egun argiak

ez luke bear illunik.

Jauregi:

Arrua-goian dagon Endoian,

Uztapide, ziñan sortu;

an jaio eta azia zera,

gero plazara agertu.

Zure bertsuak entzuten ez da

oraindik iñor aspertu,

ori dala-ta Euskal Erriak

ez daki nola eskertu.

Olalde:

Ai, Uztapide, zuri bertso bat

kantatu bearrez nago,

naiz eta neure ustez merezi

ori ta askoz geiago.

Zure izaera zalantzan gaurko

jarritzerikan ez dago,

zu gustora ikusten zaitugu

ta erria gustorago.

Gazte bat:

Zu bear aiña eskertutzeko,

Manuel, aurkitzen naiz motz,

239

bearbada ni gaur zuretzako

gertatu ninteke arrotz.

Baiña alare beti jarraitu

izandu dizut ain zorrotz,

zu gurtutzera etorri naiz gaur

gorputz, anima ta biotz.

Santi Zabala, "Lexo":

Zure oorez festa astean

eta ainbeste partaide,

emen gaur garbi ikusitzen da

lagun eta adiskide.

Zarrak ondoren eta gaztiak

zu zaituzte erdi-bide,

galdera auxe sortzen zait neri:

zuk zer duzu, Uztapide?

Beste gazte bat:

Ainbeste jendek eskeiñi dizu

zuri gaur omenaldia,

gaurkoz gertutik bildurik emen

dago jende-pilla aundia.

Euskal Errian ezaguna da

Uztapide bertsolaria,

maite dezu zuk sorterria ta

baita're sendi guztia,

zuk landutako baratza ontan

erein nai dugu azia.

Mugartegi:

Manuel, zure gorantzan doa

gaurko egunik geiena,

au izan leike gizon batentzat

gauzarikan alaiena.

Esker beroa gaur artu dezu

emen zeure anaiena,

zu zeralako Euskal Erriko

izarrikan argiena.

Manuel Uranga "Azkonar":

Beste guztiak kantatu dute,

emen nator azkenian;

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!