28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bi txikiak tentatzen

Basarriren lana,

erdia esan dezu ta

esango det dana:

gizon oiek ez dira

biak metro bana,

ongi luzatuta're

geienaz e kana.

Bertso au ere Ordizian, puntua jarrita,

nik botia:

Ta nik:s

Etorri al zerade,

lagun Uztapide?

Izan e badet emen

ainbeste adiskide;

zuen emengo pesta

izan dala bide,

bestiak bazetozen

t'etorri naiz ni're.

Ordiziak badu bes te baIlara bat ere;

Urkiri edo orrelakoxe izen bat dauka.

Erritik gora dago, urruti samar. Eguraldi

txarra egokitu zan, euria, eta aterkiarekin

da al genduan bezela joan giñan.

Baña, bein ara iritxi ezkero, ez giñan

alperrik galdu. Egun ederra pasa genduan

an ere, eta illunabarrean atzera

bera jetxi giñan Ordiziara; an trena artu

ta etxera etorri giñan.

Beasaiñen ere iza ten giñan Loinazetan.

Pesta irugarrenean edo orrelaxe izaten

giñan. An aiuntamentuko plazan

kantatzen genduan. Kiosko eder bat badago

ta anditxik iza ten ziran gure bertsoak.

Atzeneko urte auetan Lasarte, Agirre,

Lazkao-Txiki ta ni iza ten giñan.

Goizeko saioa bakarrik iza ten genduan

ano

Berriz plazara

258

Sebastian arakiña izaten genduan

ango nagusia; ta, erri bakoitzean alako

Sebastian bat balego, bertsolariak beste

modutan ibilliko giñake. Arek tratua

eginda edukiko zuan gu joaterako, eta

ez da izango txarra arek egiten duan tratua.

Gu beti pozikan gelditu izan gera

aren tratuarekin; gure gustoa egiten zuan

arek.

Bazkari ederra egin da Beasaingo bertsozaleak

an izango ziran, gu bazkaltzen

giñan tokian; eta kape-denboran bertso­

-saio bat edo beste beti egin bear iza ten

ziran an, da pozik gañera bertsoa zer dan

ezagutzen duanaren aurrean.

Loinazen sorlekuan ere izan giñan

beste batean bertsotan, eta saio bat egin

genduan an ere. Beasaingo baIlara bat

da ori. Beasaindik gora joan kamioan eta

eskubitara, antxe dago txoko batean.

Teatroko saioak ere askotan egin ditugu.

Beasaiñen ere beti jendea ondo

izan genduan, ta jende ona gañera.

Ora in bost edo sei bat urte, Beasaingo

Cine Usurbe-n gai jarri zidaten minan

edo arrobian lan egiten nuala, ta bi

aldeetatik mendiak artua nintzala, ta ez

batera ta ez bestera. Onela kantatu

nuan:

Lurren azpian gelditu naiz ta

au nere estuasuna,

Jainko maitia, gaurko egunian

zuk ematen dirazuna!

Len e banekin betiko onuntz

ni botia ez nazuna,

gutxieneko galdu dirazu

mundu ontako osasuna.

Len ere banun bildurra eta

len ere banun ardura,

etzala oso leku ederra

nere mina-zulo ura.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!