28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

entzule onak atentziua

dakizute idukitzen,

nai dan guzian orrelakuak

ez dirade egokitzen.

Kortatxok:

Bertsuarekin amets egiñaz

ibilli gera gau ta egun,

juan ezkero saiatu gabe

ez naiz geldituko iñun;

uste ez dala gerta liteke

bat memoritikan illun,

Urrategin lenbiziko aldiz

ia portatutzen degun.

Cero bazkaldu eta arratsaldean bes te

saioa egin, eta andikan libre giñala esan ziguten.

Arratsaldean, bertsotan ere lasaiago

jardun genduan, eta obekiago egin ere bai.

Coiza beti izan da neretzat tristea bertsotarako.

An gaba ere aurrera zijoan da abitu bear

etxera. Kortatxori lagundu bear nion lenbizi,

eta etorri gera Azkoitiko Egurbidera

ta jo ditugu an ateak. Kortatxok bazuan an

amistade piskaren bat neskatxaren batekin,

da sartu gera. Ta iru neskatxa an, bata

baño bes tea ederragoak.

Kontuak esa ten asi giñan; kafea ere berotu

ziguten, eta or jo digute gabeko amabiak,

akordatu baño len. Etxera abitu bearko

genduala ta despeditu giñan neskatxa

oiekin.

Abitu gera Izarraitzko bid e gorria artuta,

eta Marikutzko putzura arte ez det

uste itzik egin genduanik. Ordu bete baño

geiagoko bidea zan, da pentsatu gu nola

etorriko giñan, ala gobernatuta itzik ez egiteko.

Denbora bateko sutako lagatza baño

aldapaago zan bid e ura. Etorri bearko ixilik!

Marikutzko putzura igo genduanean,

piska batean itxogin genduan; baña Ana-

Berriz plazara

110

txaban gogoan neukan eta mogitu egin

bear, ta Kortatxorekin partitu nintzan bide­

-kurutzean. Etzan luzaro egon bearrik partieran

ere. Artean ere beste ordu beteko bidea

bazegoan gure etxera.

Andik etxera nentorrela, Arrate sakonean

ari ziran Albitzuriko Jose Mari ta Zelailuzeko

Jeronimo ikazkintzan, eta ikatz

ateratzen ari ziran.

-Kaixo, mutillak! Egun ona Jaungoikoak

dizuela! -esan nioten nik.

-Bai zuri ere! -aiek erantzuna-. Anatxaban

etziok urrean ...

-Ez, motell! Naiago nikek euria egingo

balu, zerbait baño! -esan da aurrera.

Artean ere beste ordu erdi bat baneukan.

Etxera allegatu naiz, ba, alako batean.

Eguna argitzen asia zan, da euri-bruma asten

zuan.

Oiaren gañean etzan nintzan, baña

Anatxaban gogoan neukan, da ala ez nuan

lorik egiten. Da laneko arropak jantzi nituan

eta martxa egin nuan.

Nere beste lagunak ere an ziran, ba,

bezperan Urrategin: Antzorreiko bi anaiak

eta Indo-iturri; baña aiek jaian Lasaora etorriak

ziran Urrategitik. An ederki deskantsatu

ta goizean bertatik bertara basora

joan ziran aiek.

Nik, berriz, bi ordu ta erdi baneuzkan

etxetik basora; baña danak pasa eta antxe

presentatu nintzan ni ere.

Orduantxe ari ziran zerra-tokia egiten

batzuek, eta beste bat gosaria preparatzen.

Orrelaxen, "Kaixo, motillak!" nik; eta

"Ongi etorri!" erantzun zuten aiek.

Etzan iñoiz aña itzegin bearrik. Egun

artan eguardia arrapatu genduan eta bale!

Bazkaldu eta siesta egin, eta berriz parranda

egiteko moduan. Baña astea an pasatzeko

etsian egoten giñan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!