28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

E MEZORTZI urte nituan da morroi joan

nintzan baserri batera: Olaberri.

Igande-goiz baten Arruara mezetara

joan nintzan, eta antxe Olaberriko nagusia

ere, ta izketan asi giñan.

-Morroia kuñadua daukagu ta oraintxe

gabe geratu bear diagu -esan zidan.

-Morroirik gabe zuen etxean ez da, ba,

atsegin izango.

-Ez! Derrior nunbaitetik bear diagu, eta

etzekiat nundik asi.

-Morroiak orain ez dira nolanai billatzen,

lotua gelditzen da morroia ere ta.

-Bai; oraingo mutillak, jaian-da ere, libre

nai izaten ditek; eta gurean, berriz, ganadu-pilla

galanta ziok, eta an etziok jairik.

Ik ere sasoi ederra daukak, ba! Ez al dek

pentsatzen orrelakorik?

-Ez dakit, ba! Gure etxean pasa ere

egingo lirake ni gabe ere; ta, konpondu ezkero,

Joxe Manuel, joan ere igual egingo

nintzake.

-Konpondu? Zenbat bear deken esan

zak beintzat, eta ikusiko diagu.

-Ez dakit, ba, nik: milla pezeta nai nituzke,

ta mirabeak bear dituan erropak.

-Motell, ez dek, ba, ori ere beste munduko

gauza, eta proba tu egin bearko diagu!

Olaberri

59

Oso errez konpondu giñan. Urtea etzan

izango pasatzen ain erreza; baña, dana

dala, tratua egiña zegoan.

Amaiketako piska bat egin genduan alkarrekin,

da etxera joan giñan. Asteartean

joateko esan zidan, eta bai joan ere. Sega pikatzen

bai al nekian da galdera batzuek

egin zizkidan. Nik baietz erantzun nion,

ez nengoan artean asko oitua baña, gurean

aita aritzen zan da. Ikusten nituan nik

ango belar-eremuak eta "Ikasteko ere ez

dek egongo or bertan leku txarra!" nere artean.

Gure etxetik bistan zegoan, ba. Olaberri.

Olaberri baserri ona zan len, ni an izan

nintzanean; da orain obea, berriz,

Ez da malda aundirik; ganaduarekin

nunai ibiltzeko modukoa, uztartuta alegia,

garo-sailletan da danean. Etxe-buelta ederra

ta lasaia, ganadu gazteak-eta lasai askatutzeko

modukoa. Ezta, zenbait lekutan

bezela, beldurrak ibilli bearrik.

Baso-kontuan, berriz, oso aberatsa: lizarra

ta olakoa, dana bertan sortzen zan;

da makala ta panpano ta orrelakoak, berriz,

lurrean jartzea palta iza ten zan; ango

erreka-aldeetan sua bezin aguro etorriko

ziran.

Zituan terreno guztietan, etzan arri bat

bakarrik agiri; dana lurra. Ainbeste aun-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!