28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nik ainbat gaztetan janak izan baziran,

etzutela orain gogorik edukiko esaten diotet

nik, probatzeko ere.

Guk etxetik lan asko egiten genduan

basoan, da sekulan ez genduan jatekorik

ordaindu. Etxean gosaldu eta apaldu beti,

bazkaldu mendian egiten bagenduan.

Olaxe izaten giñan gu bi anaiak; bestea,

orain nerekin dagoan auxe. Sekula ez genduan

izan dirua entregatu bearrik guk

etxera; ala ere ez genduan pilla aundirik

sobratu.

Urrengo, etxean giñanean, lagundu ere

egiten genduan. Ez giñan lana egiteko bildurrak

egongo. Olaxe gu anaiak arreglatzen

giñan alkarrekin. Batek zerbait palta

badu, diru piska bat-edo, ta besteak baldin

badu, ez degu guk alkar serbitzeko papelak

firmatu bearrik izan. Lenbizi etxekoak,

eta, aiek arreglatu eziñekoa baldin

Manuel Olaizola "Uztapide"

39

bada, orduan joango giñan besteren batengana.

Lau arrebak, berriz, gazterik ezkondu

ziran, da aiekin ez genduan guk anaiak alkarrekin

ainbeste tratu eduki. Orrekin ez

det esan nai aieri ez geniela nai. Maite giñuzen

aiek ere, baña geiena pasa zuanak

ere, etzituan ogei ta iru urte pasa izango

etxean. Gazteen biak egun batean ezkondu

ziran, da bitan gazteenak ogei urte zituan;

orregatik, ez genduan eduki anaiak

alkarrekin ainbat denbora pasatzeko suerterik.

Anaia gazteena ogei ta iru urterekin il

zan, da ark etzuan mundu onetan asko gozatzeko

suerterik eduki. Urteak pasa ditugunak

ere ez gera kontentu. Oraindik ere

gutxi dala uste degu, ta ez da errez guri

gustoa egiten. Jaungoikoak nai duana izan

dedilla!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!