28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

-Caurko gaztedia joan dek pikutara!

Arek esango zian:

-Gaurko gazteen aukerak guk eduki bagiñu,

auek baiño txukunagoak izango giñuan,

bada!

Azken-azkenean egin zuen Uztapidek

beste oso gauza zail bat: Txirritaren leen

esa n dedan gurditik zearo jetxi gabe, Basarrirenera

pasa eta bai irugarren aldaketarenera

ere, or Azpillagak eta Lopategik

garatu zuten bertsolaritzara; piska bat,

orrela, bertsolaritza erreboluzionariora.

Orretan ere golpeak eman zituen Uztapidek.

Or ere sartu egin uan ura.

Adibide bakarra dek: Donostian mututu

zan egun artan, egun artan ez, urrengoan,

Lopategi poliziak eramanda ibili uan, egun

artan kantatutako bertso politiko batzuk

ziraIa eta. Baiña, mututu ez balitz, Uztapidek

ere seguru asko joan bearko zian poliziara,

zeren egun artan politika aIdetik

kantatu zan bertsorik fuerteena Uztapiderena

uan.

Azpillaga eta Lopategi an ituan, e? Baiña

egun artan Francoren diktaduraren kontrako

irugarren gurdi artan ere sartu egin

uan Uztapide.

Kalea, festaleku

-Ori egiteko izan bear dik ideak garbi

eta bere buruarekin segurantzi bat, eta gizon

argia bear dik izan. Iru beIaunalditan

ibili uan, eta iruretan topean, puntan. Ori

zaila dek bertsolari batentzat.

Or erakusten zian Uztapidek tipo berezi-berezia

zala. Cazte denbora naiko zabar

eta naiko errez eramandakoa. Ez uste izan

Uztapide Niño Jesus izan zanik, e? Manuel

uan asto koskor ederra izana. Basa-mutil

basa-mutilla. Eta, ka lera jeixten zanean,

etxera joatea aazten zitzaiona.

Manuel Olaizola "Uztapide"

377

Berari entzunda natxeok, bein baiño geiagotan,

Zepai eta biak Donostian, zerbeza fabrikan,

lanean aritu ziran garaian, aien bizimodua

egiten beste lagun batzuk ikusiko

balitu, ez liekela aurpegira begiratuko.

Piska bat ulertzekoa dek, Uztapidek eta

Zepaik kalea, iria, festaleku bezela ezagutu

ziaten eta. Aiek iru illabete edo Iau mendian

egin eta kalera jeixten ziranean kobrantzaren

bat edo paperen bat egitera, edo

ikatza saltzera, nai dekana egitera jeixten

ziran garaian, egingo ziaten goizean taberna

batean gosaldu; kontuak edo egin

bear ziranak egin; gero, beste taberna batean

bazkaldu; beste batean afaldu; illuntzean

bertso saioa egin eta etxera. Aientzako,

kaIea festa egiteko toki bat uan.

Kaleko langille arrunt batek goizean jeiki

eta lanera. Cero, berriz etxera etorri. Txikitoren

bat artuko dik eta bazkaldu, kafea

artu eta arratsaldean lanera. Kalean bizi

leikela lana egiñez, langille bezela, ezta?

Baiña aientzat, bein kaIera joan ezkero,

kalea uan festaIeku bat. Eta aiek txip ori aldatu

gabe pasatu zizkiaten leenengo urte

oriek. Sasoi galanta berekin eta lana egingo

zien, irabazi bear zalako eta joan bearra

zeukatelako. Baiña andik irten orduko, sagardotegira;

ara edo onera, eta gaupasak

eta erretiratu gabe askotan.

Ala ere, seguru natxeok ni arek, zebillen

tokian, ez zuela galduko Uztapide-izate ori.

Cero uan irudi serioa, gizon, bertsotan

arrazoizkoa. Izketan ere bai. Maaian ere

bai. .. Zebillen tokian, beti bazian alako berezitasun

bat, eta orregatik uan erri guztiak

maite zuena.

Plaza-gizon, ore ka gordez beti

Bere belaunaldikoetan gehien kantatu zuen

bertsolaria Uztapide izango zala iradoki diogu

Imanol Lazkanori.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!