28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ASKOK esan izan didate neri, edo

obeto esateko esan izan zidaten,

bertso batzuek jarri bear nituzkeala; gerorako

etzala ezer gelditzen; danak aizeak

eramaten zituala gure bertsoak.

Baña ni ezin nintzan onetara jarri. Batetik,

naikoa lana genduan. Astean bi edo

iru saio bertsotan egin bear iza ten giñuzen.

Bertsotik leporaño egiñak egoten giñan.

Eta bestetik, berriz, bertsotan erriz erri

ibiltzeko mesede aundirik zegoanik ez

nuan pentsatu izan, papeletan bertso asko

jarrita.

Badakizu zergatik esaten dedan au? Papeletan

bein jartzen dezun bertsoa ez da

zurea. Bertso ura danak buruz ikasiko dute

eta kantatu egingo dizute gañera. Zuk ura

plaza batean berriz kantatuko bazendu, berealaxe

esango luke jendeak:

-Ori bertso zarra da, onelako garaitan

papelean jarria!

Eta ez daukazu, bein papelean jarritako

bertsoa, geiago plaza batean kantatzerik,

motibo orretxengatik.

Orregatik, ez da komeni, plazan ibili

bear duan bertsolariak, bertso asko jartzea

papeletan. Au nere iduripena da. Baliteke

ni deskuidatuta egotea, Arritzekoa ez litzake

izango.

Liburuaren lanak

15

Bein papeletan jarritako bertsoak saldu

egiten dira gañera jeneralean. Orregatikan

ez dira zureak. Ez dezu eskubiderik geiago

aiekin dirua irabazteko.

Augatik edo origatik, nik bertsoak jartze

ori gerorako utzia neukan. Ez dakit edo

nagia naizelako edo zergatik, baña beti gerorako

utzi, errezena utzitzen iza ten da-tao

Cero, oso bertso onak jarriko nituan

itxaropenik ere ez neukan, eta no la asi?

Bat-bateko bertsoak piska bat moldatu

arren, papelean bertsoak jartzeak bere lanak

baditu. Ori an gelditzen da betiko. Plazan

kantatzen diran bertsoak, len esan deguna,

aizeak eramaten ditu, berriz.

Orregatikan, neri beti bildur gutxiago

eman dit plaza batean kantatzeak, bertsoak

papelean jartzeak baño.

Atzenean ausartu naiz bertsoak papelean

jartzera ere. Baña berandutxo izango

dala esango nuke, orain.

Burua asko moteldua daukat. Ori neuk

ikusten det, eta beste guztiak nik baño lenago

ikusten dute gauza ori; eta baliteke

nik uste baño ere asko geiago atzeratuta

egotea buruz.

Burua onena nuanean ere, miraririk ezin

nezakean egin. Ni ez naiz bertso-jartzallea,

bat-bateko bertsolaria baizik. Nik alegiñak

egingo ditut, eta neri geiago eskatzea alperrik

da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!