28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Blanco, telefonotan enpleatzen zan bat,

txistetan-eta izugarria zana; oso bertsolari

polita, gaiñera.

Egun artan beste bermeotar batzuk-edo,

egun-pasa etorri eta beraiekin juntatu eta

an ziran alkarrekin. Lagunartera arrimatu

zitzaizkien batzuk etorri zitzaizkidan etxera

billa. Joan nintzan ni ere eta bateonbatek

zerbait esan zion Uztapideri.

-Joño! Orain arte isilik nola arraio egon

aiz, bada? -esan zidan.

-Cauza ez naizelako -erantzun nion.

Orduantxe bertso banaka batzuk kantatzen

asi giñan; 1945 inguru ori izango zan.

Arrezkero ondo zaintzen nuen nik ura ferira

noiz etortzen zan-edo.

Orrela egin nuen Uztapideren ezagutza.

Naiko gazterik. Basarri, ez. Basarri geroxeago

ezagutu nuen.

Uztapideren orduko bi bertso

Une gogoangarríak ízan ohí dírela pentsatuz,

lehen aldíz Uztapíderekín kantatzeko zoría.

ízan zuen egun hartako bertsorík gogoan

bal al duen galdetu díogu Jose Lízasorí. Askorí

ezagutarazí díen bí bertsoren berrí eman dígu

Jose Lízasok. Jose Blancorí Uztapídek egun hartan

kantatu zízkíon bí bertso díra.

-Cerra ondorena zan -esan digu Jose Lizasok-.

Guraso asko semeak nun ziran berririk

gabe bizi ziran, eta seme-alaba asko

gurasoak nun zituzten aztarnarik gabe

nola zeuden eta ... ortik sartu ziran beiñikbein.

Blanco orrek -nik ez dakit, bada, bere

buruari zer billatu zion-, or kantatu dio

erdi-erditikan berak ere ama bazuela, baiña

aitarik ez.

Beste belarrí aundíak ez zeukan, ez, pentsatzen

denbora askoan egon bearrikan

erantzuteko:

Berriz plazara

326

Bein bear eta Azpeitiara

etorria naiz suertez,

Blanco, zurekin elkartua naiz

gaurkun aspaldiko partez.

Beraz, orduan ama badezu

eta aitarikan batez,

Jesus bezela sortu al ziñan

Espirituan bitartez?

Jose Blanco orrek erantzun zion bide baztarrean

arrapatutakoren bat izango zala

edo orrela, naiko diplomaziarekin.

Eta Uztapidek:

Nolabait ere udaberrian

sortu oi dirade susak,

oiek dirade nundik datozen

jakiten ez diran gauzak.

Igarri ezkero bat ala ziur

bildu bearrean jentuzak,

gero argatik sortzen zaizkigu

olako Níño Jesusak.

Lagunarteko bertsotea íkertzeko eta Uztapíderen

freskura eta azkartasuna ezagutzeko aztertzea

merezí duten bertsoak díra, Jose Lízasok

oraíndík ere írrífarrez gogoratzen dítuen bí bertso

horíek. Eta begíra zeín aítorpen egín dígun:

-Carai artan, orrela, bertsoak entzutera

joan ezkero, dozena erdi bat bertso edo lau­

-bost bat bertso urrengo egunean akordatzen

ziran. Gaur, berriz, arrezkero zenbat

milla kantatu ote ditudan nola-alakoak. Ez

zer kantatu degun eta ez zer aditu degun,

nortxo bidez edo zertxo bidez kantatu degun,

igual urrengo egunean jakingo dezu;

baiña beste egun bat joaten zaizunean, aaztu

zaizu.

Uztapideren izakera

-Uztapide, gizon bezela, izugarria zan.

Izugarria eta azkarra, gaiñera. Buruz oso

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!