28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zubeltzuren omenaldian ere izan giñan.

Milla bederatzireun da berrogei ta

emeretzian, Garagarrillaren amalauan,

Itziarren izan zan omenaldi ori. Ni aren

laguna izan, berriz, eta joan gabe ezin

gelditu.

Artean ere gizon ederra zegoan Zubeltzu.

Irurogei ta bi urte zituan orduan,

eta bere musu gorriarekin Luistarren lendakaria

zan denbora artan. Omenaldia

ere Luistarrak egin ziotela uste det.

Gizon on bat da Zubeltzu gizarajoa.

Itziarren danak maite zuten, eta guk ere

bai. Arekin artu-emanik izan duten guziak

gogoratuko dira Zubeltzurekin. Gizon

gozoa da Zubeltzu.

Itziarko omenaldi artan, artean ere

bertsotan ederki egiten zuan. Txapel

zana ere an zan; eta, bazkaltzeko denboran,

egin zuan Zubeltzuk ere bertsotan

Txapelekin. Len ere egiña zan ura

bertsotan bein baño geiagotan.

Nik ere bertso bat gogoan daukat

oraindik, Zubeltzuren omenaldian kantatua.

Onelaxe zan gutxi gora-bera:

Jose Antonio nere laguna,

ia gogoratzen zazun:

ni Olaberrin morroi negoen,

zu bizi ziñan Zubeltzun;

zuk sorotikan bertsua bota,

nik bestetikan erantzun,

nik dakizkiten ederren oiek

zuri ikasi nizkizun.

Lasturren ere bai; San Nikolasetan

iza ten giñan. Au ere Debako baIlara da.

Elorriagan ere izan naiz bi edo iru aldiz.

Or batean Lopategirekin eta bestean

Imanol Lazkanorekin; ez dakit bes te

zenbaitekin izan naizen edo ez. Au ere

Debako baIlara da.

Berriz plazara

266

Zumaian ere izan gera San Telmo egunean.

Baten beintzat Jose Lisasorekin eta

beste batean Basarrirekin; ez dakit zer

pesta izango zan, baña pelota-Iekuan gogoan

daukat Basarrirekin jardun nuala.

Oikian ere izaten giñan. San Bartolometan

iza ten dira ango pestak. Basarrirekin

izanda nago gerra aurretik; gero,

berriz, Mitxelenarekin, eta Lasarterekin

ere bai.

Meagasko gañean ere bai; San Isidro

egunean uste det izan giñala. Jose Lizaso

eta biok izan giñan ano

Aizarnazabalen ere izan gera. Gerra

aurretik Txapel zanarekin izan nintzan,

eta geroztik Lasarterekin ere bai. Arruako

don Juan Txikia genduan gai jartzen.

Beste bein, berriz, Lopategirekin izan

nintzan apari batean.

Arrua-beian Karmenetan izaten dira

jaiak. Egun ori Uztaillaren amaseia da.

An ere izan naiz Basarrirekin, Lasarterekin,

Jose Lizasorekin eta Urangarekin.

Au Zestuako baIlara da.

Iraetan ere bai, Santa Inesetan; an ere

izanda nago. Basarrirekin lenbiziko aldiz,

eta gero Lazkao-Txikirekin. Au ere

Zestuako baIlara da.

Ibañarrietan ere izan naiz urte batean,

Asteasuko Lamitegirekin. Au ere Zestuako

ballara da.

Aizarnan ere bai; Ama Birjiña Agoztukoetan

ango jaiak, eta Basarrirekin, Azpillagarekin,

Lazkao-Txikirekin eta Lasarterekin,

oiekin danakin izan naiz

Aizarnan. Au ere Zestuako baIlara da.

Lasaon ere izan giñan egun baten. Ez

dakit zein egunetan egiten diran an pestak.

Au ere Zestuako baIlara da.

Loiolan ere izan gera. Arozamenarekin

izan nintzan an, da ez dakit zein egunetan

izan giñan. Au Azpeitiko partean

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!