28.04.2013 Views

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

PDFa jaitsi - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kara batean da be gira tu bestean, eta

etzuan billatzeko modurik egiten. Asarretu

ere egin zitzaion Bergara.

Alako batean, amalau edo amabostgarren

patrikaran edo zer dakit zer, billatu

zuan beintzat, eta etzan asarre gure

Bergara.

Irunen trena artu genduan eta Ernanirako

billetea artu zuan. Egun artan

etzeukala etxeratzeko modurik esaten

zuan.

Nik, badaezbada ere joateko esaten

nion; an basoan zebillen kamioiren bat

edo zerbait, andik izango zuala konbinazioa.

Baña biaramonean, astelenean, Tolosan

omen zebillen perian, eta batenbatek

galdetu omen zion an ia zer zebillen edo

orrelakoren bat.

Eta bere naziotik kanpora bertsotara

joateko inportantzia zeukan gizonarentzako

etzala ori aundia, Tolosaraño perira

joatea, esanda utzi omen zituan.

Baña gazterik il zan gizarajoa. Beti

gaizki zebillen nunbait aspaldi artan, da

or aditzen degu il dala gure Narbarte,

Goizuetako bertsolaria.

Ez genduan gauza garbirik jakin.

Urrutiko gauzak, lauri aditzen badizkiezu,

lau modutara izango dira; eta danak

gezurrak ez badira, ala ere.

Mendian sua atera zuala ere aditu

genduan; eta, ura itzali eziñik zebillela,

geiegi beartu ote zan. Nolabait ere galtzeko

aña modu egin izango zuan beintzat.

Nik baño obeto jakingo dute aren

eriotzaren berri an ingurukoak, eta aiek

esango dute; eta zeruan gerta dedilla.

Perurena ere orkoa da, Goizuetakoa.

Arekin ere tokatu zitzaidan batean ber-

Berriz plazara

290

tsotan egin bearra, txapelketa batean,

Donostian.

Esan bezela, Goizuetan ere izan gera,

ez dakit zenbat aldiz, baña banaka batzuetan

bai. Batean Basarrirekin, bestean

Mitxelenarekin da orrelaxe. Or Ama Birjiña

Agoztukoetan egiten dira pestak.

Leitzara ere joaten giñan. San Tiburtziotan

egiten dira pestak.

Orrera jeneralean Lasarterekin joan

izan naiz, erriko semearekin. Beste bein,

perretxiko-txapelketa zan batean ere izan

giñan. Papelera berri orrek abisatuta ere

bai.

Leitza Papelera orretxek jantzi duo

Orain errian badute lana berentzat eta

geiago ere. Lenago basora edo Ameriketara

artzai joaten ziran orko gazteak, eta

orain ez da orrelakorik. Ora in Leitzan

ori zuzenduta dago.

Leitza aizkolari-erria da. Orkoak dira

Gartziarena, Astibia, Huarte, Zabaleta ta

oiek danak.

Leitzako erriak baso asko dauka. Aberastasun

aundia dauka Leitzak basoakin.

An berez etortzen da pagoa beintzat;

ez dago landarea aldatu bearrik.

Gorritin ere iru alditan izan naiz. Batean,

kamioa egin zutenean, orren inaugurazioan.

Bordaberri zarrarekin izan

nintzan. Bestean bakarrik, Berakoetxeari

omenajea egin ziotenean. Eta atzeneko

aldian Lasarte ta biok, berriz. Amerikano

bat etorri zan, da aretxek eraman

giñuzen erriko pestetarako.

Bordaberri zar ori Leitzakoa izango

zan berez, eta bertsolari gogorra zan.

Etorri aundia zuan arek. Arekin ondo

uztartzeko, bi eskuetatik jakin bear zan

lanean. Ori bai: zepillatu bear aundia

zeukan ; baña edozeñi lan txarrak emateko

aña bazan ura.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!